Baltzola (leizea)

leizea Bizkaian

Baltzola Diman (Bizkaia) dagoen leizea da, Baltzola eta Indusi auzoen artean. Berez bi leize dira: Baltzola I eta Baltzola II. 2017ko azaroaren 14an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, “Baltzola eta Axlor haitzuloak” monumentu-multzo sailkapenaren barnean.

Baltzola (leizea)
Motahaitzulo
Geografia
Map
Koordenatuak43°07′19″N 2°43′34″W / 43.122032°N 2.7261882°W / 43.122032; -2.7261882
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaArratia-Nerbioi
UdalerriaDima

Leizetik hurbil Abaro izeneko tunel naturala dago. Tunel honetatik erreka pasatzen da ur emari handia duen egunetan. Axlor aztarnategia ere hurbil dago. Jentilzubi izeneko zubi naturala ere Baltzolako leizearen inguruan dago.

Ezaugarriak

aldatu

Baltzola eta Axlor haitzuloetako monumentu-multzoa kokatzen den substratu geologikoa kareharri urgoniarreko amildegi dezimetrikoz osatuta dago. Kareharri horiek garapen karstiko handikoak dira, eta harearriko faziesekin eta Behe Kretazeoko limonitekin aldizkatzen dira.

Hor Baltzola sistema edo Indusiko karsta deritzona dago. Oso sistema konplexua da: hainbat galeria aktibo eta fosildu ditu. Bertan hainbat haitzulo-aho daude, eta horietako batzuek Erdi Paleolitotik Paleolito osteko aroetara okupatuta egon zirela adierazten duen aztarnategi arkeologikoa dute. Sisteman hiru aztarnategi arkeologiko daude: Baltzola, Axlor eta Baltzola II; lehenengo biak dira nabarmenenak.

Baltzola I

aldatu

Baltzola dimentsio handiko barrunbe bat da, eta hiru aho ditu. Horietako bitik (Baltzola edo Atea eta Erdikoatea) dimentsio handiko atarte batera ailegatzen da. Atarte horrek jarraipena du ezkerreko aldetik, eta, 125 metroko galeria zabal batetik igaro ostean, hirugarren sarrerara iristen da (Gibiltar). Atartearen erdialdean, harrizko blokeen nahas-mahas bat dago, eta horiek 10 metro baino gehiagoko desnibela sortzen dute eskuineko galeria handiraino. Galeria horrek kilometro eta erdi baino gehiagoko luzera du. Galeria horren hasieran El Redil edo Korralea izeneko eremua dago, eta bertan dago aztarnategi arkeologikoaren zati nagusia. Haren gainean, 3 metroko garaieran, zenbait hilobi dituen erlaitz bat dago (Locus I).

Kultura-segida horretan, zeramika-aldiak, Azil aldia, Amaierako Goi Madeleine aldia eta Moustier aldia ageri dira. Horrez gain, giza aztarnak ere aurkitu dira, aro berriagoetan izan zuen hilobi-funtzioen adierazle. 2017an, Paleolito garaiko labar margo gorri batzuk aurkitu ziren, galeria nagusitik ateratzen diren adar batzuetan. Zeinu gorri abstraktuez osaturiko multzo oso txikia da, eta kantauriar klabiforme bat egongo litzateke beraien artean.[1][2]

 
Baltzolako klabiforme kantauriarra (Intxaurbe et al. 2019)

Baltzola II

aldatu

Sistema geologiko berean, izendatze-eremuan, Baltzola II leizea dugu. Interes arkeologiko txikiagokoa du.

Hego-mendebaldera begira dagoen aho bat du, gutxi gorabehera triangelu-formakoa, eta 1,5 metro zabal eta 1,3 metro garai da. Hortik 6 metro luze den galeria bat abiatzen da, eta haren atzean 13 metro luze eta 10 metro zabal den areto bat dago. Areto horretatik, galeria nagusi bat irekitzen da iparraldera, eta hor beste albo-galeria txiki batzuk hasten dira.

Galeria horretan dagoen aztarnategiari dagokionez, zeramika-aztarnak aurkitu ziren, eta, eskasak eta eztabaidagarriak badira ere, Eneolito-Brontze Aroan momenturen batean okupatuta egon zela adierazten dute.

Mitologia

aldatu
 
Jentilzubi harrizko arku naturala, jentilak igarotzen ziren zubia.

Ingurunea euskal mitologiaren kondaira handien lekua da; izan ere, kondairaren arabera, Baltzolan Mari bizi da. Beste kondaira batzuek, aldiz, bertan Mikelats bizi zela esaten dute, edo baita ere Sugoi.

Bestalde, jentilak igarotzen ziren Jentilzubiko Arkua izenarekin ezaguna den egitura naturaletik.

Eskalada

aldatu

Baltzola leizea maila handiko eskaladako eskola da. Bertara Dimako Indusi auzotik oinez (10') joaten da. Kareharrizko paretetan egindako bideak honakoak dira:[3]

# Bidea Altuera Maila
1 Alde hemendik! 12 m 6b+
2 Beste bat 12 m 7a+
3 Ris ras 15 m 8a+
4 Joroñas, que moñas! 15 m 7b
5 Sugoi 22 m 8b
6 Jentilzubi 25 m 8b
7 Guenga 25 m 8c+
8 Planeta renco y los turistas 22 m 8a
9 Erdiko kalea 20 m 7c
10 Topofurer askatu 25 m 7c, 8a+
11 Esto es Hollywod 15 m 8a+
12 Ongi etorri 14 m 8b
13 Ras 20 m 8c
14 Chambao 20 m 8c+
15 Sanson Jun zan 12 m 7c+
16 Illuminatis 15 m 8a+
17 Ipurzulo 15 m 7c
18 Cookie explosión 15 m 8a
19 Txuki 15 m 7c (rota)
20 Prisik hiltzen dau, txo! 15 m 7b
21 Intxaursaltsa 15 m 6c+
22 La marciana 15 m 6c
23 Bizkarroiak 15 m 7c
24 La secta 18 m 8a+/b
25 Nuska 50 m 8c
26 Tas-tas 30 m 8c+/9a
27 Obaba 30 m 8c
28 El hombre de Andertal 15 m 7c
9 Sin perdón 15 m 7c+
30 Sika es te jodes 30 m 7c+, 8a+
31 Sapasto 40 m 8b
32 Baltzolita 30 m 8b+/c
33 Posinton vive 15 m 7a+
34 Los indeseables 25 m 8a+
35 Variante arqueante 25 m 8a/+
36 Ratta mahatta 25 m 8a+
37 Itsari 15 m 8a
38 Obsesion PK 15 m 8a+
39 Il domani 30 m 9a
40 Iñi Ameriketan 30 m 9a
41 White zombie 25 m 8c
42 Black congui 15 m 8a+
43 Apo 30 m 8c
44 Pamintza 20 m 8b/+
45 Ikusgarri 15 m 8a/+
46 Bortitza 15 m 8a+
47 Blandiju 15 m 8a
48 Iraultza 15 m 7c+

Dima Rockmasterren barnean, bertan Baltzola Harkaitz Eskalada Txapelketa egiten dituzte.

Erreferentziak

aldatu
  1. La Cueva de Baltzola (Dima, Bizkaia): un nuevo conjunto de arte parietal paleolítico en un yacimiento clásico. CSIC, 323-334 or. ISBN 0082-5638..
  2. Garate Maidagan, Diego. (2017). Los primeros artistas de bizkaia. Las cuevas decoradas durante el paleolítico.. Kobie ISBN 0214 - 7971..
  3. es.eclimbs.com

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa