Ongi etorri, Oliber, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Udalerrien wikiproiektua aldatu

Iepa Oliber!

Wikiproiektu bat sortu dugu Euskal Herriko udalerrien gaineko dagoen informazio urria osatzeko asmoz. Urritasun hau nahiko larria da batez ere iparraldean, non udalerri askori buruzko informaziorik ere ez dagoen. Agian interesatuko zaizu guri laguntzea alor horretan.

Eskerrik asko!--Janfri; idatzi lasai 10:39, 30 Abuztua 2007 (UTC)

Argazkiak aldatu

Kaixo Oliber! Ba kontua erraz-erraza da. Beste wikipedietako irudiak hartu ditzakezu baldin eta Wikimedia Commons-en badaude. Nahiz eta beste wikipedia batek argazki edo irudi bat erabili, agian wikipedia horretako irudi basean dute sartuta, eta beste wikipediek ezin dute erabili. Baina irudi hori Commons-en badago, orduan hizkuntza guztietako wikipediek erabili dezakete. Adibidez: Sdf_060304.jpg ("Frantziako errugbi txapelketa" artikuluan dagoena) erabili daiteke, norbaitek commons-en sartu zuelako, baina AvironBayonnais.gif irudia (Aviron-en logoa) ezin da erabili frantsesezko wikipedian bai baina commons-en ez dagoelako. Baina, kontuz! commons-en ezin da edonolako irudirik sartu, bertako arauak oso zorrotzak baitira. Eta beste zalantzaren bat baduzu, idatzi lasai. --josugoni (erantzun hemen) 13:42, 31 Abuztua 2007 (UTC)

Blanka Nafarroakoa (2) aldatu

Arratsalde on, Oliber. Zergatik ipini duzun artikuluaren izenean (1) bitxi hori? Blanka Nafarroakoa (2) itzulera izan zen ala? :p --josugoni (erantzun hemen) 15:19, 8 Iraila 2007 (UTC)

Zuk badiozu... Baina begira nola egiten duten ingelesezkoan (Blanca_of_Navarre) eta gaztelaniazkoan (Blanca de Navarra). Baina zuk lasai erabaki! --josugoni (erantzun hemen) 15:59, 8 Iraila 2007 (UTC)

Banderak aldatu

Kaixo Oliber! Ikusi det lan dexente zabiltzala egiten F1ko zirkuitoen inguruan. Hauetan jartzen duzun informazioan banderak zuzenean estekatu beharrean bandera txantiloiak erabil ditzazkezu errexagoa izan dadin. Eskuragarri dauden txantiloiak ikusteko: http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Bandera_txantiloiak

Bai, hala gomendatzen dizut nik ere. Ikusi nola utzi dudan San Marinoko Sari Nagusia artikuluko kodea. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:55, 1 Urria 2007 (UTC)

Erregeen infotaula aldatu

Ikusten dudanez Nafarroako erregeei taula bat gehitzen ari zara. Nik, orain ez asko egin nuen Monarka infotaula. Arazo bakarra taula ezkerrean agertzen dela da, ez dakit eskubian nola utzi. Jakingo bazenu nola egin eskertuko nizuke, taula oso konpletoa iruditzen baitzait.--Joxelu 19:39, 25 Apirila 2008 (UTC)

Euskarazko Wikipedia komunitate gisa Espainiako Wikimedian aldatu

Iepa, Euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia atalean parte hartuko ala ordezkatua egongo den ala ez zehazteko bozketa ireki bat antolatu da. Etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideren bat proiektu huran parte hartzea erabakitzen badu, titulu pertsonalera egiten duela argi izan eta inolako komunitaterik ez duela ordezkatzen jakin beharko du. Ezezkoa irtengo balitz, etorkizunean Euskal Herriko Wikimedia atala sortu nahiko bazen, erraztasun bat gehiago egongo litzateke.

+ Nahiko zenuke euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia Fundazioan komunitate gisa ordezkatua egotea?

Bozketan parte hartzera animatzen zaitut, izan ongi. Espainiako Wikimediaren bozketa

Kabri, (erantzunak hemen)   18:19, 9 Ekaina 2008 (UTC)

1 Formulako denboraldien artikuluak aldatu

Kaixo Oliber! Oso ideia ona izan duzu artikulu luze hori zatitzen. Baina agian pentsatu beharko zenuke sarrera bat jartzen artikuluei, bestela oso triste geratzeaz gain ez dator bat formatu hitzarmenekin. Ez dakit zer jarri daitekeen, agian azalpen labur bat, nork irabazi zuen jartzen eta azpian jada podiuma. Zer deritzozu? -Theklan · ezt  · @   18:16, 16 Iraila 2008 (UTC)

Errugbilariak eta beste aldatu

Aupa Oliber. Etorri oso berri, Ipar EHko pertsona batzuen artikuluak lantzen animatu naiz; zuk errugbia sarritan landu duzula ikusi dut. Nik hartzen dut adibidez Baionar ezagunen zerrenda edo Biarriztar ezagunen zerrenda eta euskaraz ez daudenak, entitate batekoak izanez gero lantzen hasi. Errugbilari asko daude, berdin hasten bazara holakoetan arakatzen. Neu beste eremu batzuetan hobeto konpontzen naiz; animatuko zinateke errugbilari horien artikuluak lantzen? Seguru terminologia ere hobeto egingo zenukeela. Edo agian ez du merezi guztiena egitea, ez dakit zer pentsatzen duzun. Antzean gertatzen da izotz-hockeyarekin, Hormadin ari diren jokalari askok bere artikulua dute frantsesez. Neuk zenbait surflarirenak zabaldu ditut, ikusi dudanean maila handiko txapelketak-eta irabazi izan dituztela. Zer deritzozu? Eta orokorrean Ipar EHz lantzear dauden edukiak astintze aldera, nirekin kontatu ideiaren bat baduzu! Ondo izan.--Adrar; idatzi lasai

Alderdi politiko infotaula aldatu

Kaixo Oliber! Nire ustez hobeto da txantiloi:Alderdi politiko infotaula lehen bezala uztea. Zuk egindako aldaketarekin Espainiar Estatuan dauden erakundeetako ordezkapenak jartzea errazago da, adibidez Bildu artikulurako, baina Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata artikulurako zer? Edo Sinn Féin-erako? Lehen zeuden eran beste herrialdeetarako erabil zitekeen, baina zuk jarritako eran munduko herrialde guztietakoak jarri beharko ditugu. Horregatik uste dut hobeto dela txantiloia leheneratzea. Aio!!--An13sa 19:42, 23 Abuztua 2011 (UTC)

Global account aldatu

Hi Oliber! As a Steward I'm involved in the upcoming unification of all accounts organized by the Wikimedia Foundation (see m:Single User Login finalisation announcement). By looking at your account, I realized that you don't have a global account yet. In order to secure your name, I recommend you to create such account on your own by submitting your password on Special:MergeAccount and unifying your local accounts. If you have any problems with doing that or further questions, please don't hesitate to contact me on my talk page. Cheers, DerHexer (eztabaida) 18:33, 14 urtarrila 2015 (UTC)