Hormadi Elite
        
Taldearen informazioa
Lerratokia
(Arena)
Barrako lerratokia
(1.200 ikusle)
Herrialdea  Euskal Herria
Sorrera 1969
Modalitatea(k) Izotza
Liga Frantziako 1 dibisioa (2. maila)
Webgunea www.hormadielite.fr

Hormadi Elite Angeluko (Lapurdi) izotz hockey taldea da. Taldearen izengoitia Angeluko orkak da.

Etxeko partiduak Barrako lerratokian jokatzen ditu.

HistoriaAldatu

1969an sortu zen taldea, Hondarretako hockeylariak izenarekin, lerratokia inauguratu eta biharamunean. Lehen partida ofiziala abenduaren 25ean jokatu zuen. 1975 urtean izotz hockey eskola sortu zuen. 1996an gaur egungo izena hartu zuen, Hormadi.

1997an Elite mailara iritsi zen eta urte gutxitan finalak jokatu zituen, 2001ean Ligakoa eta 2003an Kopakoa, bietan ere galtzaile atera zelarik. 2007an diru arazoak zirela eta Frantziako federazioak hirugarren mailara jaitsiarazi zuen. Hormadik orduan Frantziak federazioa utzi eta Espainiako Superligan jokatzea erabaki zuen. Txapeldun-ordea izan zen eta Kopako finalerdiak jokatu zituen. 2009an Frantziako Federaziora itzuli zen.

PalmaresaAldatu

Klubaren jokalari garrantzitsuenakAldatu

Kanpo estekakAldatu