Ongi etorri, Joxe Aranzabal, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Telefonoen ezabapena aldatu

Aupa Joxe. Pertsonen edo instituzioen telefono zenbakiak ez dira entziklopedia batean agertzeko eduki egokiak. Nahi izanez gero, artikuluan bertan Kanpo loturak atal bat sortu eta bertan instituzioaren webgunera esteka bat jar dezakezu. --Alfredo Beaumont 19:57, 12 Abendua 2007 (UTC)

Beno, horretaz gain beste arrazoi bategatik ezabatu ditut: ez nekien telefonoak udalekoak edo pertsonalak ziren, hau da, esaten den pertsonarena. Udaleko telefonoa agian ager daiteke, edo bestela Abeaumontek dioen moduan ere jar daiteke, loturen bitartez. Baina telefono pertsonalak agertzearekin nik neure dudak ditut, agian pertsona horrek ez duelako nahi agertzea horrela, bakarrik baserritarrek jakitea da bere politika... pribazitate kontua, azken finean. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta      00:40, 13 Abendua 2007 (UTC)

Mila esker erantzunagatik. Orain argiago daukat. Ondo segi. Joxe Aranzabal--Joxe Aranzabal 13:07, 13 Abendua 2007 (UTC)

Kaixo Joxe. Zergatik kendu duzu zen aditza Stefan Zweig artikuluko lehen esaldiari? berez, artikuluetako lehen definizioa aditzduna izaten da: Basterretxea (...) euskal artista da edo Izurdea itsasoan bizi den ugaztuna da. Ondo segi --josugoni (erantzun hemen) 10:49, 18 Abendua 2007 (UTC)

Nik hala uste dut. Ze, lehenik eta behin, wikipediako artikulu guztiak (edo ia guztiak) horrela daude, eta bigarren, askotan esaldi konplexuak egiten direnez, beharrezkoa izaten da aditza ipintzea. Gainera, kontuan izan artikuluaren gaia (beltzez dagoen 'hitza) esaldi baten barnean dagoela eta ez da definizio hutsa.
ez da: Izurde: itsasoan bizi den ugaztuna.
baizik eta: Izurdea itsasoan bizi den ugaztuna da.
Nik horrela ulertzen du... --josugoni (erantzun hemen) 11:22, 18 Abendua 2007 (UTC)

Erreferentziak aldatu

Arrastion Joxe!

Ikusi dut Anjel Lertxundi artikuluan eginiko azken ekarpena. Interesgarria da, baina posible litzateke erreferentziaren bat edo jartzea? Badakit ia inork ez duela (dugula) egiten wikipedia honetan, baina uste dut horrela informazioa era fidagarriago batean jar daitekeela, ez duzu uste?--Janfri; bai esan?   16:34, 20 Abendua 2007 (UTC)

Erreferentziak. Erreferentziatu beharrekoaren ostean justu <ref>erreferentziaren iturria</ref> jartzen da. Ondoren,artikuluaren bukaeran ==Erreferentziak== jarri eta gero <references/>. Orduan, zuk jarritako erreferentzia, artikulu bukaeran agertuko da. Hona hemen artikulu batean aplikaturik. Zerbait izatekotan, galdetu lasai.--Janfri; bai esan?   16:46, 20 Abendua 2007 (UTC)

Erreferentziak aldatu

Aupa, Janfri! Sartu ditut erreferentziak, baina ez dakit ondo dauden. Esango didazu. Mila esker.Joxe Aranzabal 17:33, 20 Abendua 2007 (UTC)

Primeran daude!--Janfri; bai esan?   17:36, 20 Abendua 2007 (UTC)

Batzaileak aldatu

Bale ba, nik nire erara jarri dut, baina horrela ondo baldin badago nik ez dut arazorik, azken batean edonork edita dezake wikpedia hau... Arrazoi duzu, askotan esaldi osoa irakurri beharra dagoelako zertaz ari garen jakin baino lehen. Egunero ikasten da zerbait wikipedian!--Janfri; bai esan?   18:22, 20 Abendua 2007 (UTC)

Apenas aldatu

Aupa Joxe. Ba beste gauza bat ikasi dut gaur. Eskerrak zuri eta ondo segi! --Orereta (erantzunak) 18:39, 4 Urtarrila 2008 (UTC)

Patricia Highsmith aldatu

Aupa berriz, Joxe. Ba argazkiekin dagoen arazoa Copyright-arena dela uste dut. Klikatu (ingelesezko wikipedian) argazkietan, eta beheko aldean ikusiko duzu argazki horiek Copyright-a (edo ez-dakit-zer lizentzia; nik ez dut horretaz askorik ulertzen!) dutela. Ingelesezko wikian (eta beste batzuetan) lizentzia erabat askerik ez duten irudi horiek erabiltzen dituzte, Fair Use-ari jarraituz, baina gurean ez erabiltzea erabaki zen, %100ean eduki libreak izateko. Hona egin zen bozketa. Uste dut hori dela arazoa. Hala ere, irudien lizentzien kontu hori argitu nahi baduzu, nik Theklan lankideari galdetu izan diot noizbait, berak kontru horiek kontrolatzen ditu-eta. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 18:56, 4 Urtarrila 2008 (UTC)

Argazkien kodea ezabatzen aurreratu naiz, Joxe ;) Hala ere, egin aldaketak lasai, horretan oinarritzen da-eta Wikipedia. Nahi duzun arte, --Orereta (erantzunak) 19:10, 4 Urtarrila 2008 (UTC)

Japandroids taula aldatu

Aupa, lagunak! Orain dela gutxi, gauza bitxia gertatu zait. Editatzen ari nintzen gaur bertan sortu dudan sarrera bat, Japandroids musika taldearena, eta, hainbat erreferentzia sartu ondoren, saiatu naiz hasierako taula (argazki eta guzti) moldatzen. Ezabatu dut zegoena (lehendik ingelesezko bertsiotik jasoa), eta saiatu naiz moldatzen Negu Gorriak musika taldeak zuena, izenak-eta aldatuta. Kontua da ni horretan ari nintzen bitartean, beste norbait hasi dela editatzen sarrera berbera, eta hor konflikto bat sortu da. Kontua da nik egindako aldaketak ez direla ikusten. Zer egin beharko nuke horiek berriro ikusteko? Horrelakoetan zelan jokatzen da? Mila esker aurretiaz, Joxe

Kaixo Joxe: edizio gatazka bat gertatzen zaizunean mezua ikusterakoan kodea beste nonbait kopiatzea da egokiena, gero txertatzeko. Hala ere, artikulu baten lanean zaudenean, horrelakorik ez gertatzeko egokiena artikulu hasieran {{Lanean|Joxe Aranzabal}} kodea ezartzea da, horrela artikulu hasieran lanean ari zarelako mezua agertuko da. Behin lana bukatuta, txantiloia kendu ta kitto. Japandroids artikuluari dagokionez, momenturen baten artikuluan egon diren edukiak edizioen historian begiratuta bilatu ditzakezu. Espero dut lagundu izana, beste zalantzarik baduzu galdetu lasai asko nire eztabaida orrian ala beste erabiltzaileren baten eztabaida orrian. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:11, 29 urtarrila 2017 (UTC)

.

Mila esker, Lainobeltz. Aurrerantzean, kontuan izango dut zure aholkua. Joxe

McMafia aldatu

Arrastion Joxe! Kodea txukun-txukun izateko gauza batzuk faltan botatzen nituelako jarri nuen wikitzeko oharra: barne lotura gehiago, erreferentziak {{erreferentzia}} euskarazko txantiloia erabiliz... holako txikikeriak. Baina, osorik dagoela uste baduzu, kendu eta kitto! Ondo izan. --Marklar (eztabaida) 18:00, 19 otsaila 2018 (UTC)

Bixente / Vicente Atxa aldatu

Kaixo, Joxe. Euskal herritarren izen-deituren forma erabakitzeko, lehentasuna ematen diogu euskarazko hedabideetan agertu ohi den formari, Espainiako Erresumak emandako agiri ofizialetan agertzen den formaren gainetik. Horregatik, ikusita zeuk txertatutako euskal erreferentzia guztietan Bixente dela, atzera eraman dut artikulu hori Bixente Atxa formara. Antroponimiari buruz zer irizpide darabiltzagun zehatzago jakin nahi baduzu, ikus «Wikipedia:Antroponimia». Ondo izan, eta segi wikipediagintzan. --Xabier Armendaritz   2018-07-05, 13:34 (UTC)

Aupa, Xabier! Mila esker oharragatik. Hasieran nik ere Bixente jarri dut, baina gero iritsi zait mezu bat Mondragon Unibertsitatearen Errektoretzakoa, eta eskatu didate Vicente jartzeko, horixe dela errektorearen izena. Horregatik aldatu dut. Hala ere, Bixente Atxa idatziz gero bilatzailean, Vicente Atxa sarrerara zinderaman. Dena dela, euskarazko Wikipediaren irizpidea hain argia bada, aurrera.