Ongi etorri, AZKUE fundazioa, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Badok.info aldatu

Kaixo! Badok.info-ko lizentziari buruzko galdera bat utzi dut hemen. Erantzunik izatekotan, egin ezazu bertan, mesedez. Aio! --Unai (esan) 12:04, 10 Martxoa 2010 (UTC)

Artikuluen formatua -> wikitu aldatu

Kaixo, sortzen ari zaren artikuluetan ez duzu wikipedian eskatzen diren formatu-irizpideak betetzen. Begiratu hemen artikuluak nola wikitu behar diren jakiteko.--Assar; (erantzun hemen) 09:30, 15 Martxoa 2010 (UTC)

Bi edo hiru artikulu on bukaturik ditudanean (aste honetan) bidali egingo ditut, baina izen ematen saiatu naizenean ez dit "utzi". Bestela ere, badut beste ordenagailu batetik bidaltzea. Eskerrik asko informazioagatik ^^ Miriku 10:49, 15 Martxoa 2010 (UTC)

Barne eta kanpo loturak aldatu

Kaixo. Artikuluetan kanpo loturak jartzen zabiltza(te), guztiak badok.infora eta berez egin behar dena da horiek guztiak barne lotura gisa jartzea, hau da, euskarazko wikipediara. Nahiz eta gorriz agertu. Kanpo loturak bukaeran uzten dira. -Theklan ·   ·   12:31, 15 Martxoa 2010 (UTC)

Kategoriak aldatu

Kaixo berriro ere. Artikuluek kategoriak behar dituzte, bestela oso ziala egiten da horren inguruan ezer aurkitzea. Kategoriak jartzeko nahikoa da artikulu bukearan, [[Kategoria:XXXX]] jartzea. -Theklan ·   ·   12:40, 22 Martxoa 2010 (UTC)

Sarrera esaldia aldatu

Egun on AZKUE fundazioa. Artikuluetan sarrera esaldiak garrantzi handia du, gaiaren definizioa ematen baita. Sortzen dituzun artikuluetan saiatu hori egiten. Adibidez, sortu berri duzun Danba:

Danba Bilakaera handia izan zuen Danba taldeak ibilbide osoan.

Esaldiak ez du zentzu handirik eta ez da definizioa. Horrelako zerbait egin zenezake:

Danba 1984an Laudion sortu zen musika taldea da.

Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 11:56, 25 Martxoa 2010 (UTC)

Milesker. Eta zalantzaren bat baduzu(e), lasai galdetu gutako edozini! Edo Txokoan idatzi... --josugoni (erantzun hemen) 13:23, 25 Martxoa 2010 (UTC)

Artikuluen formatua aldatu

Kaixo! Badok-etik informazioa sartzerakoan erreferentzia jartzerakoan, kontuan izan erreferentzien puntuan ez dela artikuluaren amaieran jartzen, "Ikus, gainera" eta "Kanpo loturak" atalen gainetik baizik (hurrenkera horretan). Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 13:05, 25 Martxoa 2010 (UTC)

Iñaki Ugarteburu lehiaketa aldatu

Nik uste Mara Sanchez Aginagak azkenean ez zuela parte hartu nahi izan, galdetuko diot gelako ikaskidea baita, baina nik berak esan zidanagatik saiakera egin zuen baina nahiko zail iruditu zitzaion Miriku 16:36, 12 Apirila 2010 (UTC)

Joxemai aldatu

Bidali didazuen mezua artikuluaren eztabaida-orrira eraman dut, hangoa baita leku aproposa. Sinadura ez duzue behar bezala egiten; honela egiten da: editatzean, editatzeko leihoaren azpian, ikur batzuk daude atalka antolatuta, horietako bat sinadura da eta 4 ikur honelako ditu: ~. Behin sakatuta, zuen sinadura eta data eta orduan agertuko zuen mezuan (begiratu aurreikuspena). Gero esan baita ere, eztabaida berriak, eztabaiden amaieran jarri behar direla (nirean lehenengoan jarri duzue), hau da, orden kronologikoa jarraitzen dugu. Etzazue gaiki hartu erretolika hau, e! Gauzak ordenaturik izateko nola egin ohi ditugun esaten ari naiz soilik. Nire erantzuna zuen artikuluaren eztabaida orrira doa.---Joxemai; (erantzunak) 11:52, 3 Maiatza 2010 (UTC)