Lankide:Txikillana/Schnepfenthaleko Salzmann Ikastetxea

Txikillana/Schnepfenthaleko Salzmann Ikastetxea
Kokapena

Schnepfenthaleko Salzmann Ikastetxea bigarren hezkuntzako zentro publiko alemaniarra da, hizkuntzetako batxilergoan espezializatua. Schnepfenthalen dago, Turingiako Waltershausen udalerriko auzo batean, eta filantropismoan oinarritutako lehen ikastetxe historikoetako bat izan zen.[1]

Historia

aldatu

Ikastetxea 1784an sortu zen, "Philanthropin Schnepfenthal" izenarekin, Christian Gotthilf Salzmann-en ekimenez, filantropismoaren printzipioetan oinarriturik. Ikasleak Alemaniako leku guztietatik etortzen ziren. Ohiko ikasgaiez gain, gorputz hezkuntza eta lan praktikoa ere ematen ziren; orduko zenbait kirol ekipamendu oraindik zutik diraute, eta urtero erabiliak dira gimnasia erakustaldi tradizionaletan.

Ikasle eta irakasle ospetsuak

aldatu

Ikasle izandako pertsona ospetsuen artean Johann Matthäus Bechstein, Carl Ritter, Carl André eta Franz von Schober daude. Irakasleen artean, berriz, ezagunena ziurrenik Johann Christoph Friedrich GutsMuths da, kirolaren eta geografia ikasgaien garapen zientifikoan ekarpen nabarmena egin zuena. Sortzaile eta irakasle asko bertako basoko hilerrian ehortzirik daude.

Gimnasia eremu historikoa

aldatu

Schnepfenthaler kirol zelaiaren ondoan, basoan, Salzmannek sortutako eta GutsMuths-ek garatutako gimnasia eremu historikoa dago. Bertan eskolako gimnasia taldeak entrenatzen du, eta erakustaldietan jantzi historikoa berreskuratuz (praka zuriak, elastiko gorria).

Bilakaera

aldatu

Gerra Hotzaren garaian bigarren hezkuntzako ikastetxe berezia izan zen, atzerriko hizkuntzetan sakontzen zuena (ingelesa, frantsesa, errusiera, italiera); Alemaniako Errepublika Demokratikoan barnetegi bat zuen. Berlingo Harresia eraitsi ostean, eta 2001. urteaz geroztik ("Hizkuntzen Europako Eguna" ren urteurrena) ikastetxea hizkuntzen batxilergo barnetegi berezia da.

Freundeskreis Salzmannschule izeneko elkarteak eskolako tradizioak jagoten ditu. 2015eko otsailean ikasleen laguntza-elkartea sortu zen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Pädagogische Welt - Salzmanns Schnepfenthal ausgewählte Texte. 2007 ISBN 978-3-938203-49-1. PMC 180156834. (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).