Lamiarrietako plaza
Lamiarrietako plaza[1] pilota plaza da, Arizkungo Lamiarrietan dagoena, Nafarroa Garaian. 75 metroko luzera du, frontisetik erreboteraino, eta 21 metroko zabalera. Belarrezkoa da, frontisaren eta errebote-paretaren aurreko zerrenda bana izan ezik. Pilotak gordetzeko leiho itsu bat du errebote-paretaren ondoan.[2] Erreboteko paretan Mikel Laboaren ohorezko grafitia dago, izar gorri batez hornitua.[3]
Lamiarrietako plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Arizkun |
Koordenatuak | 43°10′47″N 1°28′38″W / 43.179611°N 1.477228°W |
Dimentsioak | 21 () × 75 () m |
Lamiarrietako pilota-jokoari buruzko kantua
aldatuBaionako Euskal Erakustokian daude 1853. urtean Aldudeko Etxegarai apezak kaier txiki batean eskuz kopiatu sei bertso-sail. Horietako batek Lamiarrietan egin zen espainolen eta frantsesen arteko pilota partida bat harilkatzen du xeheki.[oh 1] Espainolak alabaina baztandarrak ziren, eta frantsesak trenpu eta fama gaitzeko aldudarrak. Jakina da bi eskualdeak kontrabando eta artzaintza harremanez gain, kirolak, pilotak preseski, hurbiltzen zituela.[3]
Hemeretzi koplako abestian lehia nola garatu zen kontatzen du bertsolariak, zuzen bezain soilki, hizkuntza arruntean.[3]
Zer dut bada aditzen |
|
Laxoan ari ziren aldudarrak. Desafioak oro eramaten zituzten airez aire Elizondon, Iruritan, Arraiozen, Alduden bertan eta Arizkundik Bozatera doan bide bazterreko Lamiarrietako pentzean. Baina baztandarrak ez ziren gutxiago:[3][4]
Baztandarra betitik |
|
|
Ontzaz ordaindu apustuak aldudarren alde metatzen ziren, eta baztandarrek zalantzak zeuzkaten soropilera jaisteko. Baina Joakin Gamiok, baztandar apaiz eta pilotari handiak, hitza bete eta partida jokatu beharra zela erran zuen. Baztandarrak irabazten hasi ziren; ikusleak zoraturik zeuden.[3]
Españolek bost joko
Frantsesek baterez!
Ja zioten goraxko
Eginen ere ez!
Orduan sabel minak
Baziren arabez
Bai, ondikoz “saminak”
Nork erranen du ez!
Bat-batean aldudarren salbatzaile antzera Zelhai famatua jalgi zen multzotik:[3][4]
Baina Celhay zaharra |
|
|
Partida irabazi arren, aldudarrek, eta Zelhaik bereziki, apaltasuna erakutsi zuten.[4]
Orduan zer zen bada |
|
|
Lamiarrietako garaipenaren ondotik, aldudarrek Elbeten eman zuten gaua. Biharamunean beste partida bat jokatu zen, Elizondon, eta Antton izar bilakatu zen. Beraz, ontzaz kargaturik, muga zeharkatu zuten:[3][4]
Biharamun goizean |
|
Aldudera heltzean, bezperako irabazleak goratu zituen jendeak. Egiazko besta egin zieten. Bandera zuri-gorriak, zaldizko ibilaldiak herrian barrena, trago bat hemen, txaloak han, ohorea zen baztandarrei irabaztea, antzinako erromatarrek antolatzen zituzten triunfoen parekoa:[3][4]
Hurbiltzean etxera |
|
Bertsolaria, lekukoa hots, anitzetan gertatu denez, apeza dela susmatzen ahal dugu, morala isurtzen duelako sail luze horretako hiru azken kopletan:[3]
Orai nere maiteak |
|
|
Oharrak
aldatu- ↑ Egungo plazari Plaza berria izena ematen zaio. Plaza zaharra 100 metro inguru ipar-ekialderago zegokeen, Plazaburua etxearen ondoan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lamiarrietako plaza. Toponimia Oficial de Navarra, toponimianavarra.tracasa.es (Noiz kontsultatua: 2020-1-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Carballo Ostolaza, Daniel. Implantación del juego de pelota en los centros históricos Grados de implantación del juego en la arquitectura. Departamento de Arquitectura - Área de Urbanismo, UPV-EHU, madridciudadaniaypatrimonio.org (Noiz kontsultatua: 2020-1-13).
- ↑ a b c d e f g h i Borda, Itxaro. Eta klaska pilota!. Argia astekaria, CC BY-SA 3.0, 2018ko martxoak 11, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-13).
- ↑ a b c d e Chanson sur la partie de paume jouée entre les français et les espagnols à Lamiareta. gordailu.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-14).
Kanpo estekak
aldatu- Chanson sur la partie de paume jouée entre les français et les espagnols à Lamiareta, Baztan, gordailu.bilketa.eus
- Etxegarai Biba pilota, Bertso eta olerkien hemeroteka, armiarma.eus