Joakin Gamio

XIX. mendeko apaiza eta pilotaria

Joakin Gamio (Ziga, Baztan, 1807 aldean - XX. mende hasiera) nafar apaiza eta pilotaria izan zen. 1846ko abuztuaren 9an Irungo Urdanibia plazan jokatu zen laxo partida famatuari loturik dago haren izena; desafio hark gipuzkoar eta lapurtar pilotariak jarri zituen aurrez-aurre 12.000 ikusleren aitzinean. Berak bildu zuen Jean Erratxun Gaskoia desafioan parte har zezan, eta bera ere aritu zen partidan, Lapurdiko taldean. Norgehiagoka irabazi ondoan, Frantziara erbesteratu behar izan zuen, apezpikuaren baimenik gabe jokatu zuelako. Zenbait denboraren buruan, zaldi eder baten gainean itzuli zen herrira, Irungo garaipenaren saritzat jasoa zuena.[1][2][3]

Joakin Gamio
Bizitza
JaiotzaZiga1807 aldean
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1900eko hamarkada ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Erreferentziak

aldatu
  1. Jean Errachun « Kaskoina ». Hazparneko historia, hasparren-histoire.fr (Noiz kontsultatua: 2020-1-17).
  2. Laxoa. aguroruga.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2020-1-17).
  3. Arraztoa, Tiburcio. Laxoa: historia. laxoa.com (Noiz kontsultatua: 2020-1-17).

Kanpo estekak

aldatu
  • (Gaztelaniaz) Gamio, Joaquín Auñamendi Entziklopedia [on line], aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus