Laika Sputnik 2 ontziaren konpartimentuan

Laika (errusieraz Лайка, 'zaunka egiten duena'), c. 1954 - 1957ko azaroaren 3an) txakur espazial sobietarra izan zen eta Lurra orbitatu zuen lehenengo izaki biziduna izan zen. Sputnik 2 satelite sobietarraren barnean bidaiatu zuen, Sputnik 1 sateliteak baino hilabete geroago. Orbitan hil zen lehenengo animalia ere izan zen.

Zientzialariek hegaldi espazialen inguruan jakintza handirik ez zutenez, ez zekiten gizaki batek atmosfera gaindiko baldintzak jasango ote zituen. Horregatik, lehenik animaliekin probak egiteko erabakia hartu zen eta Laika txakurra izan zen lehenengoa. Hala ere, ordurako hegaldi azpiorbitalak segurtasunez burutzeko teknologia nekez garatu zenez, txakurrak iraungo zuen itxaropenik ez zegoen. Izan ere, handik ordu gutxira zendu zen nahiz eta egun batzuetarako bizi-itxaropena zeukala kalkulatu zen. Misio honekin, gizakiak grabitate ezeko inguru batean iraun dezakeela frogatu zen eta bidea ireki zion lehenengo gizakiari. 1961an, Juri Gagarin espazioa heldu zuen lehenengo pertsona bilakatu zen eta astronauta berbari berriari esanahia eta zentzua eman zion.


Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.