Esneki zikin

Lactarius turpis» orritik birbideratua)

Esneki zikina (Lactarius turpis) Russulaceae familiako onddoa da.[1] Amoniakoarekin, baita lurrunarekin ere, morexka biziz tindatzen da, horri esker, zalantzarik gabe antzeman daiteke. Jangarri kaskarra, batzuek parrilan, edo gatzunetan kontserbatuta kontsumitzen dute.

Esneki zikina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius turpis
Fr., 1838
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel zapaldua
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 20 cm arteko diametrokoa, zahartzean erdian hondoratzen den lau-ganbila. Ertz mehea eta kiribildua, bukaeran zuzendu egiten da. Azala likatsua du eguraldi hezean eta belusatua lehorrean, Hori-oliba koloretik arre-oliba kolorera, eremu edo orban ilunagoekin eta harizpi ilunekin, hauek itxura zikina ematen dioten sare irten bat osatzen dute.

Orriak: Atxikiak edo dekurrenteak, estu eta meheak, hasieran zurixkak baina kolore berdexka-argiko tonuak hartzen dituzte, eta gero krema-gorrixkak, apurtutako lekuetan orban beltzekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Laburra, sendoa, kapelaren kolore berekoa eta batzuetan fosetekin.

Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka, airearekin tonu marroi arinak hartzen ditu; usain leuna eta zapore garratza.

Esnea: Ugari, zuria, ez da kolorez aldatzen edo kolore hori-berdexka arinekin. Hasieran gozoa eta gero garratza.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa “lac”, “lactis”, esnetik dator, esneari dagokio. Latex-a jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean. Turpis epitetoa latinetik dator eta traketsa esan nahi du. Bere zikin koloreagatik.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri oso kaskarra.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Lactarius blennius delakoaren antz handia du, baina espezie hau txikiagoa da, eta kapelak ez du orban beltzik, gris-berdexka kolorera pasatzen den esnea du, eta pagadietan agertzen da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean ateratzen da, leku heze eta ilunetan koniferetan eta urkietan edo baso nahasietan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Siberia; eta sartua Australian eta Zeelanda Berrian.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 152 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 367 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 86 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 410 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak aldatu