Ireki menu nagusia

Lactarius (Esneki) Russulales ordenako onddo generoa da. 350 espezie inguru ditu, horietako batzuk jangarriak direnak.

Esneki (onddoa)
Lactarius vietus041031w.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
Generoa Lactarius
Pers. (1797)

Russulaceae familiako bestelako generoen antzera, hifa afibulatuak eratzen dituzte. Hifaz eta esferozistoz eratutako bilbe heterogeneoa dutelako bereizten dira gainontzeko onddo agarikoideetatik. Ezaugarri honek, trinkotasun gogor-bereizgarria ematen die eta bestelako familiekin konparatuz.

Bestalde, Lactarius generokoek latexa exudatzen duten basidiokarpoak (fruitu-gorputzak) sortzen dituzte, Garapenari dagokionez garapen hemiangiokarpikoa (pilangiokarpikoa) izango da nagusi. Hala ere, garapen angiokarpikoa duten zenbait espezie aurki ditzakegu. Zambian adibidez, L. angiocarpus izendaturiko espeziea. [1]

Fruitu-gorputzaAldatu

Normalean lamina pittin bat dekurrenteak eta pileo (txapel) deprimituak izaten dituzte, fruitu-gorputz helduetan inbutu itxura hartzera heldu arte. Beren goialdea leuna, glabroa, iletsua, sikua, likatsua edota lingirdatsua izan daiteke.

Ezaugarri taxonomikoakAldatu

Basidiosporak elipsoidalak edo subglobosak izaten dira, gutxitan esferikoak. Ornamentazio amiloide desberdinak izaten dituzte.

Latexaren kolorea eta konposizioa, pileoaren edota esporen formak Lactarius generoko espezieen arteko ezaugarri taxonomikoak izango dira.

 
Lactarius quietus baten fruitu-gorputza jariatutako latexarekin


EkologiaAldatu

Lactarius generoa ipar hemisferioko onddo talderik hedatuenetariko bat da, guztiak ektomikorrizikoak izanik. Beraz, baso epel, tundra, baso boreal, baso mediterranear zein tropikaletan aurki ditzakegu.  Are gehiago, gehienetan koniferekin mikorrizak sortzen dituzte. Beraz, pinu basoetan  aurkituko ditugun onddoak dira. Ala ere, afrikar baso tropikaletan eta hego ameriketan aurkitu  izan dira.

ErabileraAldatu

Espezie garrantzitsuenetariko bat Lactarius deliciosus  (Esnegorri) da. Bere izena, fruitu gorputzek jariatzen duten latex laranjatik eratorria da. Garrantzia gastronomiko handia du. Hala ere, bestelako espezie jangarriak aurki ditzakegu. Hona hemen bestelako espezie jangarri garrantzitsu:

  • Lactarius sanguifluus'
  • Lactarius vinosus
  • Lactarius quieticolor


Espezie hautatuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  • Roger Phillips : Mushrooms and other fungi of Great Britain and Europe (Pan Books Ltd. 1981 / Book Club Associates 1981).
  • Helser,L.R.; Smith, A.H.: North American species of Lactarius 1979 pp.ix+841 ref.241
  •  https://www.cestaysetas.com/no-todos-los-niscalos-son-iguales/
  1. Eberhardt U, Verbeken A (2004). "Sequestrate Lactarius species from tropical Africa: L. angiocarpus sp. nov. and L. dolichocaulis comb. nov". Mycological Research. 108 (Pt 9): 1042–1052. doi:10.1017/S0953756204000784. PMID 15506016.