Amoniako

konposatu kimiko

Amoniakoa (NH3) nitrogenozko atomo batez eta hidrogenozko hiru atomoz osatutako konposatu kimikoa da. Ur-disoluzio batean, base baten lana egin dezake ioi amonioa (NH4+) sortzeko.

Amoniako
Ammoniak.svg
Formula kimikoaNH3
SMILES kanonikoa2D eredua
InChl3D eredua
Osatutanitrogeno eta hidrogeno
Azido konjokatuaamonio
Base konjokatuaamida ioi
AurkitzaileaJoseph Priestley
EponimoaZeus Ammon (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,7625 kg/m³ (0 °C, gas)
Soinuaren abiadura415 m/s (0 °C, gas)
Azidotasuna (pKa)9,21
Disolbagarritasuna34 g/100 g (ur, 20 °C)
Fusio-puntua−77,74 °C
−78 °C
Irakite-puntua−33,4 °C
−33 °C (760 Torr)
Entropia molar estandarra192,5 J/(mol K)
Formazio entalpia estandarra−45,94 kJ/mol
Lurrun-presioa8,5 atm (20 °C)
Masa molekularra17,031 Da
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
3
0
Lehergarritasunaren beheko muga15 vol%
Lehergarritasunaren goiko muga28 vol%
Gutxieneko dosi hilgarria
Batezbesteko dosi hilgarria
Autoignizio tenperatura651 °C
Denboran ponderatutako esposizio muga18 mg/m³ (10 h, baliorik ez)
35 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak)
25 ppm (, Egipto, Australia, India, Japonia, Hego Korea, Mexiko, Zeelanda Berria, Norvegia, Peru, Suedia, Turkia, Erresuma Batua)
20 ppm (, Austria, Belgika, Danimarka, Finlandia, Alemania, Islandia)
14 mg/m³ (, Europako Batzordea, Hungaria, Herbehereak)
10 ppm (, Frantzia)
20 mg/m³ (, Polonia)
50 ppm (, Thailandia, Filipinak)
Denbora laburreko esposizio muga27 mg/m³ (Polonia)
35 ppm (Australia, India, Hego Korea, Mexiko, Zeelanda Berria, Peru)
50 ppm (Belgika, Finlandia, Islandia, Suedia)
36 mg/m³ (Europako Batzordea, Hungaria)
20 ppm (Frantzia)
20 mg/m³ (Errusia)
IDLH210 mg/m³ eta 300 ppm
Eragin dezakeammonia exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyQGZKDVFQNNGYKY-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia7664-41-7
ChemSpider217
PubChem222
Reaxys3587154
Gmelin16134
ChEBI79
ChEMBLCHEMBL1160819
NBE zenbakia1005
RTECS zenbakiaBO0875000
ZVG1100
DSSTox zenbakiaBO0875000
EC zenbakia231-635-3
ECHA100.028.760
CosIng31839
MeSHD000641
RxNorm1299884
Human Metabolome DatabaseHMDB0000051
KNApSAcKC00007267
UNII5138Q19F1X
NDF-RTN0000022607
KEGGD02916 eta C00014
PDB LigandNH3
ASHRAE717

JatorriaAldatu

Amoniakoa naturan kantitate nabarmenetan aurkitzen den konposatu kimiko bat da, animalia eta landare jatorriko substantzia nitrogenatuetatik sortzen dena. Amoniakoa eta amonio-gatzak kantitate txikian aurkitzen dira euri-uretan[1].

Marten, Jupiterren, Saturnon, Uranon, Neptunon eta Plutonen ere aurkitzen da[2].

EkoizpenaAldatu

Industria kimikoko produktu garrantzitsuenetako bat da. 2018an amoniakoaren ekoizpen industrial globala 175 milioi tonakoa izan zen[3], eta 2021ean 236 milioi tonakoa[4]. 2018ko datuen arabera, munduko amoniakoaren %28,5 Txinan ekoizten da, %10,3 Errusian, %9,1 AEBetan eta %6,7 Indian[3]. Gaur egun ekoizten den amoniakoaren %90 nekazaritzarako ongarriak sortzeko erabiltzen da. Horrez gain, hondakinen tratamendurako, zelulosaren eta paperaren industriarako, garbiketa produktuak sortzeko eta lehergaiak egiteko erabilgarria da[5].

Amoniakoaren ekoizpen masiboan Haber-Bosch prozesua erabiltzen da[5][6]:

N2 + 3 H2 → 2 NH3, ΔH° = −91.8 kJ/mol

ToxikotasunaAldatu

Amoniakoa oso toxikoa da uretako animalientzat, eta horregatik ingurumenarentzat arriskutsu gisa sailkatuta dago[7]. Ez da hain toxikoa ugaztun gehienentzat[8] eta landareentzat[9]. Tabakoaren kearen osagaietako bat da[10].

Amoniako disoluzioen Europar Batasuneko sailkapena
Pisuaren

araberako kontzentrazioa

Molartasuna Masa/bolumena Piktogramak Giza osasunerako

eta ingurumenerako arriskuak

% 5-10 2,87-5,62 mol/L 48,9-95,7 g/L H314: Larruazaleko erredura larriak eta begietako kalteak eragiten ditu
% 10-25 5,62-13,29 mol/L 95,7–226,3 g/L H314: Larruazaleko erredura larriak eta begietako kalteak eragiten ditu.

H335: Arnas narritadura eragin dezake.

H400: Oso toxikoa uretako bizidunentzat.

> %25 >13,29 mol/L >226,3 g/L H314: Larruazaleko erredura larriak eta begietako kalteak eragiten ditu.

H335: Arnas narritadura eragin dezake.

H400: Oso toxikoa uretako bizidunentzat.

H411: Toxikoa uretako bizidunentzat, efektu iraunkorrak ditu.


Amoniakoaren eginkizuna sistema biologikoetanAldatu

Amonio ioiak animalien metabolismoaren hondakin toxikoak dira. Arrainetan eta uretako ornogabeetan, zuzenean uretara kanporatzen da. Ugaztunetan, marrazoetan eta anfibioetan, urea bihurtzen da, modu eraginkorragoan gorde daitekeena. Hegaztietan, narrastietan eta lurreko barraskiloetan, azido uriko bihurtzen da, solidoa dena eta, beraz, ur-galera minimoarekin kanpora daitekeena[11].

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) Chisholm, Hugh. (1911). «Ammonia» in: Encyclopædia Britannica. 1 Cambridge University Press, 861-863 or..
  2. (Ingelesez) Murdin, P. (2001). Encyclopedia of Astronomy & Astrophysics. CRC Press, 702 or. ISBN 9781000523034..
  3. a b (Ingelesez) Mineral Commodity Summaries 2020. USGS, 117 or. doi:/10.3133/mcs2020. ISBN 978-1-4113-4362-7..
  4. (Ingelesez) Fernández, Lucía. (2022). «Production capacity of ammonia worldwide from 2018 to 2021, with a forecast for 2026 and 2030» Statista.
  5. a b Iztueta Olano, Maddi. (2022). «Amoniakoa, ahobiko arma» Berria.
  6. (Ingelesez) Atkins, P.W.; Overton, T.L.; Rourke, J.P.; Weller, M.T.; Armstrong, F.A. (2010). Shriver and Atkins Inorganic Chemistry. New York: W. H. Freeman and Company, 383 or. ISBN 978-1-42-921820-7..
  7. (Ingelesez) «Ecological Effects of Ammonia» Department of Agriculture.
  8. (Ingelesez) Withers, Philip C.; Cooper, Christine E.; Maloney, Shane K.; Bozinovic, Francisco; Cruz Neto, Ariovaldo P.. (2016). Ecological and Environmental Physiology of Mammals. OUP Oxford, 258 or. ISBN 9780191092671..
  9. (Ingelesez) Lewis, Robert Alan. (1998). Lewis' Dictionary of Toxicology. CRC-Press, 73 or. ISBN 9781566702232..
  10. (Ingelesez) Talhout, Reinskje; Schulz, Thomas; Florek, Ewa; Benthem, Jan van; Wester, Piet; Opperhuizen, Antoon. (2011). Hazardous Compounds in Tobacco Smoke. , 613-628 or. doi:10.3390/ijerph8020613..
  11. (Ingelesez) Campbell, Neil A.; Reece, Jane B. (2002). Biology. San Francisco: Pearson Education, 937-938 or. ISBN 978-0-8053-6624-2..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.