Lacon querceus Elateridae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Herbstek 1784an deskribatu zuena.[1]

Lacon querceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaElateridae
GeneroaLacon
Espeziea Lacon querceus
[[|]]

Deskribapena aldatu

9-12 mm luze da. Tegumentua marroi ilunaren eta marroi gorriztaren artekoa, ezkata beltzez eta urrekarez estalia. Urre koloreko ezkatak oso ugariak dira pronotoaren bi aldeetan; elitroetan, berriz, zeharkako bi banda eratzen dituzte, aurrealdean bata eta atzealdean bestea. Pronotoaren alboak ia paraleloak. Eskuteloa ia errektangularra, atzeko ertza apur bat ganbila duena. Elitroak paraleloak dira aurreko bi herenetan, eta emeki mehartzen dira puntarantz hurbildu ahala.[2]

Bizilekua aldatu

Baso hostoerorkor zaharretan bizi da, hariztietan bereziki, goi-adar ihar eta azalgabetuetan, eta baita usteltzen ari diren haritz hiletan ere.[2]

Elikadura aldatu

Harraparia da. Helduek Lasius generoko inurriak jaten zituztela ikusi zuen Iablokoff-ek Fontainebleauko oihanean egindako ikerketan.[3] Larbak Mycetophagus piceus kakalardoaren larbez elikatzen dira.[4]

Banaketa aldatu

Pirinioetatik Siberiaraino banaturik dago. Banaketa-area zabala bada ere, populazioak txikiak eta bakanak dira.[5] Euskal Herriari dagokionez, populazio gutxi batzuk ezagutzen dira Lapurdin (Senpere, Uztaritze) eta Nafarroa Garaian (Bertiz, Irañeta, Lokiz). Nafarroakoak dira Iberiar penintsulako populazio bakarrak.[6][7]

Kontserbazioa aldatu

IUCNren Zerrenda Gorrian ia galzoriko espezietzat hartua da.[8] Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan ere jasorik dago, kaltebera kategorian.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. Lacon querceus (Herbst, 1784). eu-nomen.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-5).
  2. a b Recalde Irurzun, José I.; Sánchez-Ruiz, Antonio. Elatéridos forestales de Navarra IV. Presencia de Procraerus tibialis (Lacordaire, 1835) en la Península Ibérica, y otras aportaciones faunísticas sobre especies asociadas a frondosas senescentes (Coleoptera: Elateridae). Boletín Sociedad Entomológica Aragonesa, 136 (2005) : 241–245, sea-entomologia.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-5).
  3. Iablokoff, A. K.. Éthologie de quelques élatérides du Massif de Fontainebleau. Mémoires du Muséum national d'histoire naturelle. Nouvelle série, XVIII (1943): 81-160, bibliotheques.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-5).
  4. Recalde Irurzun, J. I.; San Martín, A. F.. Elatéridos Saproxílicos de Navarra (VI)presencia de Lacon Lepidopterus (Panzer, 1801) en la Península Ibérica y aproximación a la corología del género Lacon en la comunidad foral de Navarra (Coleoptera: Elateridae). Boletín de la Sociedad Entomológica Aragonesa (S.E.A.), 49 (2011): 207‒210, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  5. Reißmann, Klaas. The Click beetle Lacon querceus (HERBST, 1784). kerbtier.de (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  6. Armendariz, Carlos. Lacon querceus. gobiernoabierto.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  7. Brustel, Hervé; Van Meer, Cyrille. Sur quelques éléments remarquables de l'entomofaune saproxylique pyrénéenne et des régions voisines (Coleoptera). Bulletin de la Société entomologique de France, 1999, 104(3), 231-240, persee.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  8. Mannerkoski, I.; Hyvärinen, E.; Alexander, K.; Büche, B.; Mico, E. eta Pettersson, R.. Lacon querceus. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157705A5128931 (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  9. 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).

Kanpo estekak aldatu