Mycetophagus piceus Mycetophagidae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Johan Christian Fabriciusek 1777an deskribatu zuena.[1]

Mycetophagus piceus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaMycetophagidae
GeneroaMycetophagus
Espeziea Mycetophagus piceus
[[|]], 1777

Deskribapena aldatu

Kakalardo txikia (4-4,5 mm luze), aski potoloa eta kolore aldakorrekoa da: burua marroi-beltza, hankak eta antenak marroi-gorriak, pronotoa gorriztaren eta marroi-beltzaren artekoa, eta elitroak marroi-beltzak, oso hedadura aldakorra duten orban marroi-laranja kolorekoekin. Urre-koloreko pubeszentzia trinko, motz eta etzanak estaltzen du gorputza. Antena laburrak. Mycetophagus salicis oso antzekoa da.[2]

Bizilekua aldatu

Baso hostogalkorretan bizi da.[2] Larba Laetiporus sulphureus onddoak eragindako usteldura marroian garatzen da.[3]

Elikadura aldatu

Larba onddojalea da. Heldua Polyporales ordenako zenbait onddoren gorputz fruitu-emaileez elikatzen da. Zenbait ikerlariren arabera, harraparia ere izan liteke.[3]

Banaketa aldatu

Europan eta Asia Txikian hedaturik dago, Euskal Herrian barne.[2]

Kontserbazioa aldatu

IUCNren Zerrenda Gorrian arrisku txikiko espezietzat hartua da.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Mycetophagus (Ulolendus) piceus (Fabricius, 1777). eu-nomen.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  2. a b c Mycetophagus piceus (Fabricius, 1777). inpn.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  3. a b Recalde Irurzun, J. I.; Pérez-Moreno, Ignacio. Presencia de Eulagius filicornis (Reitter, 1887) y Mycetophagus (Philomyces) populi Fabricius, 1798 en la Península Ibérica, y otras aportaciones sobre micetofágidos ibéricos (Coleoptera: Tenebrionoidea: Mycetophagidae). Boletín Sociedad Entomológica Aragonesa, 40 (2007) : 389−392, sea-entomologia.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).
  4. Nieto, A.; Mannerkoski, I.; Pettersson, R.; Mason, F. eta Schmidl, J.. Mycetophagus piceus. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157624A5110475 (Noiz kontsultatua: 2019-11-6).

Kanpo estekak aldatu