RCS MediaGroup Italiako talde editorialik garrantzitsuena da, liburu, egunkari, irrati eta internet negozioetan interesak dituena. Enpresak Italiako burtsan kotizatzen du.

RCS MediaGroup
Datuak
Motapublishing group (en) Itzuli
Jarduera sektoreahedabidea
HerrialdeaItalia
Jarduera
Eskumendekoak
Bompiani (en) Itzuli
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaUrbano Cairo (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio bidezko sozietate
JabeaCairo Communication (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1986
Sortzailea
SorlekuaMilan
AurrekoakA. Rizzoli & C. (en) Itzuli
webgune ofiziala

Historia aldatu

Rizzoli Argitaletxea Angelo Rizzolik sortu zuen, 1909an A. Rizzoli & C. sortu zuena eta 1927an argital sektorean sartu zena lau aldizkari erosiz: "Novella", "Il Secollo Illustrato", "La Donna" eta "Commedia".

1974an, Rizzolik, garai hartan Oggi, L'Europeo, Annabella eta Novella 2000 astekariak argitaratzen zituena, Cespi familiari Corriere della Sera argitaletxea erosi zion.

1983an, Rizzoli-Corriere della Serako zenbait direktibo (Angelo Rizzoli, sortzailearen biloba eta Bruno Tassan Din administratzaile delegatua) Anbrosiar Bankuaren eta P2ren aferean murgilduta egon ziren. Finantza krisi larri baten ondoren, Angelo Rizzolik eta bere anaia Albertok argital talde guztia utzi zuten: %50a Geminari (Agnelli familiaren holding bat zena) eta beste %50a zenbait akziodunei, horien artean Meta eta Mittel.

1986an taldea Rcs Editori deitzera pasatzen da, eta Bampioni, Fabbri Editori, Sonzogno eta Sansoni akziodunen artean sartzen dira.

Bere aldetik, HdP-Holding di Partecipazioni Industriali 1997an sortzen da Gemina taldeko aktibitate industrialen banaketa batetik, hau da, RCS taldearen %100a, GFT NET moda taldearen gehiengoa eta Fila kirol arropa eta oinetakoen konpainia.

Lehen fase batean holding dibertsifikatu bezala kudeatu ondoren, HdPk bere interesak argital eta komunikabideen sektorean zentratu zituen. GFT NET eta Fila banandu ondoren, HdPk RCSrekin bateratzeko plan bat onartu zuen, 2003ko urtarrilak 1ean abiatu zena, taldea, urte horretako maiatzak 1etik aurrera, RCS MediaGroup deitzera pasa zelarik.

Partehartzeak aldatu

  • RCS Quotidianik honakoak argitaratzen ditu: Corriere della Sera (baita Corriere della Sera Magazine, Io Donna, Style Magazine, Corrier Economia, ViviMilano, TrovoCasa, Il Mondo eta Casamica), La Gazzetta dello Sport.
  • RCS Librik honakoak argitaratzen ditu: Rizzoli, Bompiani, Fabbri Editori, Bur, Sonzogno, Sansoni, La Nuova Italia, Marsilio Editore, Archinto eta La Coccinella. RCSk, gainera, Adelphiren %48a eta Rizzoli-Longanesiren %50a ditu.
  • RCS Periodicik honakoak argitaratzen ditu: Oggi, Visto, OK La salute prima di tutto, Novella 2000, Astra, Domenica Quiz, Domenica Quiz Mese, Max, L'Europeo, Newton, Amica, Anna, Brava Casa, Dove, Gulliver, Donna e Mamma, Dolce Attesa, Insieme, Io e il mio bambino, Cipria eta Imagine egunkariak.
  • RCS Publicitá. Publizitate agentzia
  • AGR: Berri agentzia
  • RCS Broadcastek CNR Radio FM eta RIN Digital Radio kontrolatzen ditu.

Italiatik kanpora, RCS, 2007tik Unidad Editorial espainiar talde mediatikoaren akziodun nagusia da (%96a), beste batzuen artean Marca eta El Mundo egunkariak argitaratzen dituena. Erosketa operazioa 1100 milioi eurokoa izan zen.

Akziodunak aldatu

Akzioduna Partehartzea
Mediobanca 14,209%
Fiat 10,497%
Giuseppe Rotelli 7,546%
Pesenti familia 7,748%
Della Valle familia 5,499%
Ligresti familia 5,461%
Pirelli 5,166%
Toti familia 5,140%
Benetton 5,100%
Intesa Sanpaolo 5,065%
Assicurazioni Generali 3,957%

Kanpo estekak aldatu