Kurt Vonnegut
Kurt Vonnegut (Indianapolis, Indiana, 1922ko azaroaren 11 – New York, 2007ko apirilaren 11) estatubatuar eleberrigilea izan zen. Ezaguna da bere eleberri satirikoengatik eta umore beltzekoengatik, non zientzia-fikzioa, satira eta marrazkiak uztartzen dituen.[1]. 50 urtetik gorako karrera batean, 14 eleberri, 3 ipuin-bilduma, 5 antzerki-lan eta 5 ez-fikziozko lan argitaratu zituen. Orokorrean, bere estilo arduragabeak eta idazgai berriek irakurle askoren arreta bereganatu zuen.
Bizitza
aldatuKurt Vonnegut Jr. Indianapolisen jaio zen 1922ko azaroaren 11n, eta Kurt Vonnegut jaunaren eta bere emazte Edithen (ezkongabea, Lieber) hiru semeetatik gazteena izan zen. XIX. mendearen erdialdean Estatu Batuetan finkatu ziren alemaniar jatorrizko etorkinen ondorengoak ziren; bere aitaren birraitona Clemens Vonnegut Indianapolisen finkatu zen eta 'Vonnegut Hardware Company' sortu zuen. Aita eta aitona Bernard arkitektoak ziren. Bere ama Indianapoliseko goi mailako gizarte taldean jaio zen, bere familia, Lieberrak, hiriko aberatsenetakoa baitzen eta bere ondasunak garagardotegi arrakastatsu baten jabetzan zuten jatorria. Gurasoek arin hitz egiten zuten alemanez, baina Lehen Mundu Gerraren garaian eta ondoren Alemaniarekiko izandako ezinegonak kultura alemaniarra uztea eragin zien, beren abertzaletasun estatubatuarra erakusteko. Hala, seme-alabei ez zieten alemanez hitz egiten irakatsi, eta ez zuten Alemaniako literaturan eta tradizioetan sartu. Hori dela eta, "ezjakina eta deserrotua" sentitu zen. Ondoren, Vonnegutek Ida Young sukaldari eta bere familiako giltzen etxekoandre afroamerikarrari bere bizitzako lehen hamarkadan rol garrantzitsua aitortu zion bere hazkuntzan. Vonnegutarrek gozatu zituzten finantza-segurtasuna eta gizarte-oparotasuna Depresio Handia iritsi zenean suntsitu ziren.
Idazle gisa The Shortridge Echo eskola-egunkarian hasi zen, ikasle zen ikastetxean. 1940an Shortridgen graduatu ondoren, New Yorkeko Ithacako Cornell Unibertsitatean matrikulatu zen. Humanitateak ikasi nahi zituen edo arkitektoa izan bere aita bezala, baina orientazio praktikoago batengatik biokimika ikasten hasi zen baina ez zitzaion ondo joan. Plaza bat lortu zuen unibertsitateko egunkari independentean, The Cornell Daily Sun, lehenik erredaktore gisa eta gero editore gisa. Nota txarrek eta Cornellen egunkarian idatzitako artikulu satiriko batek unibertsitateko plaza kostatu zioten, eta 1943ko urtarrilean utzi zuen ikasturtea. Armadan sartu zen eta 1943ko martxoan entrenamendua jaso zuen. 1944ko maiatzaren 14an bere amak bere buruaz beste egin zuen.[2]. Hiru hilabete geroago Europara bidali zuten, non 1944ko abenduan Ardenetako guduan borrokatu zuen, gerraren azken alemaniar erasoaldian.
Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuetako Aire armadan borrokatu zen, eta Dresdenen bonbardaketan atxilo hartu zuten alemanek. Gertaera horri buruz idatzi zuen Slaughterhouse-Five, or The Children's Crusade (1969) eleberrian.[3]. Oxfordeko Unibertsitateko irakasle izan zen.
Lanak
aldatuBere eleberri nagusiak hauek dira: Player Piano (1952), automatizazio modernoari buruzko satira bat; Cat's Cradle (1963), munduaren amaierari buruzko fantasia bat; God Bless You, Mr. Rosewater edo Pearls Before Swine (1965), diruzalekeriak jotzen duen fundazio filantropiko bati buruzko satira; Breakfast of Champions edo Good Bye, Blue Monday (1973); Slapstick edo Lonesome No More (1976), Estatu Batuetako etorkizuneko lehendakari bati buruzko fantasia. Kontakizun laburren artean aipagarriak ditu Jailbird (1979), Galapagos (1985), Bluebeard (1987) eta Hocus Pocus (1990).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Sarriaugarte, Danele (2012) Autoreak plazara: Kurt Vonnegut(Kontsulta data 2022-08-05)
- ↑ (Ingelesez)Farrell, Susan E. (2009). Critical Companion to Kurt Vonnegut: A Literary Reference to His Life and Work. Infobase Publishing. ISBN 978-1-4381-0023-4.orr.6
- ↑ (Gaztelaniaz)Vonnegut, Kurt ; McConnell, Suzanne.-Compadezcan al lector : para escribir con estilo. Bartzelona : Catedral, 2021. orr. 107-113. ISBN 978-84-18059-42-1.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Vonnegut |
- Euskarari ekarriak: Kurt Vonnegut Ekarriak.armiarma.eus