Kurilak

Kuril uharteak» orritik birbideratua)

Kurilak[1] edo Kuril uharteakerrusieraz: Кури́льские острова́translit.: Kurilskiye ostrova, /kʊˈrʲilʲskʲɪjə ɐstrɐˈva/ ahoskatua edo errusieraz: островá Тисимаtranslit.: ostrova Tisima; japonieraz: "Kuril uharteak" (japonieraz: クリル列島 Kuriru rettō?) edo "mila uharteak" (japonieraz: 千島列島 Chishima rettō?) uhartedi bat da. Uharte gehienak sumenditsuak dira. Ipar-mendebalderantz, Japoniako Hokkaido uhartetik Errusiako Kamtxatka penintsularantz doaz, eta Okhotskeko itsasoa Ozeano Barearen iparraldetik banatzen dute, Sakhalingo errusiar oblastaren zati dira.

Kurilak
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAlaid (en) Itzuli
Garaiera2.339 m
MotaUhartedi eta disputatutako lurralde
Azalera10.500 km²
Geografia
Map
Koordenatuak47°00′N 152°06′E / 47°N 152.1°E / 47; 152.1
UTC orduaMagadango ordua eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Sakhalin oblasta
Ur-gorputzaOkhotskeko itsasoa
Ozeano Barea
Mendizaletasuna

Izena, ainu aborigenen hizkuntzatik dator. Hizkuntza honetan, kur hitzak "gizon" esan nahi du.

Historia aldatu

Ainu aborigenak uharte haietan oso antzinatik bizi dira, errusiarrek XVIII. mendean bertatik bota zituzten arte. Japonia uharte haietaz jabetu zen 1875ean (San Petersburgoko Ituna), Sakhalin Errusiari uztearen truke. Errusiak hartu egin zituen Bigarren Mundu Gerraren ondoren (San Frantziskoko Ituna), baina Japoniak, oraindik, hegoaldeko hereneko uharteak aldarrikatzen ditu (Kuril uharteetako gatazka), hau da, Etorofu, Kunashiri, Shikotan eta Jabomai: Japonian, Iparraldeko Lurraldeak izenaz ezagutzen dira.

Geografia aldatu

Uharteak euren lainoagatik ospetsuak dira. Alga eta arrainetan aberatsak dira. Atlasov, Iparraldeko hereneko uhartea (Oyakoba japoniarrentzat), sumendi kono ia perfektu bat da.

Geologikoki, Kuril uhartedia uharte arku bat da, uhartedi mota bat, plaka tektoniko ozeaniko batek beste baten aurka subdukzioa egiten duen heinean eratua, haren fusioa eta horren ondoren datorren magma igoerarengatik.

Uharteak aldatu

 
Kuril uharteen kokapena Ozeano Barearen mendebaldean

Taula honetan, Kuril uharteak ipar-ekialdetik hego-mendebalderantz zerrendatzen dira. Uharteotaz gain, dozena bat uharte eta harkaitz txikiago ere daude.

Izen errusiarra Izen japoniarra Azalera
km²tan
Gehienezko garaiera
metrotan
Latitudea I Longitudea E
Iparraldeko taldea
Xumxu Shumushu 388 189 50º45' 156º20'
Atlasov Oyakoba 150 2339 50º50' 155º30'
Paramuxir Horomushiru 2053 1816 50º30' 155º40'
Antsiferov Shirinki 7 747 50º12' 154º58'
Makanruxi Makanrushi 49 1171 49º45' 154º25'
Onekotan Onekotan 425 1324 49º25' 154º45'
Kharimkotan Harimukotan 68 1157 49º05' 154º30'
Ekarma Ekaruma 30 1170 48º55' 153º55'
Txirinkotan Chirinkotan 6 742 48º58' 153º30'
Xiaxkotan Shasukotan 122 934 48º50' 154º05'
Erdialdeko taldea
Raikoke Raikoke 4,6 551 48º17' 153º15'
Matua Matsuwa 52 1446 48º05' 153º10'
Rasshua Rasushua 67 948 47º45' 153º00'
Ushishir Ushishiru 5 401 47º30' 152º50'
Ketoy Ketoi 73 1172 47º20' 152º30'
Simushir Shimushiru 353 1539 47º00' 151º55'
Hegoaldeko taldea
Broutona Buroton 7 800 46º43' 150º45'
Txirpoi Txerupoi 21 691 46º30' 150º55'
Brat Txirpojev Buratto Cherupoefu 16 749 46º28' 150º50'
Urup Uruppu 1450 1426 45º50' 149º55'
Iturup Etorofu 3200 1634 44º50' 147º50'
Kunaxir Kunashiri 1490 1822 44º05' 146º00'
Xikotan Shikotan 250 413 43º50' 146º45'
Jabomai uharteak Habomai 97 45 43º30' 146º05'

Erreferentziak aldatu

  1. Exonimia zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010-12-05).

Kanpo estekak aldatu