Ireki menu nagusia

Kamtxatka edo Kamtxatka penintsula[1] (errusieraz: полуо́стров Камча́тка) Errusiako ekialdeko muturrean kokaturiko penintsula da. 1.250 kmko luzera, 480 kmko zabalera eta 370.000 km² azalera ditu. Iparraldeko Ozeano Barean dago, Bering (ekialdean) eta Okhotskeko (mendebaldean) itsasoen artean[2].

Kamtxatka
Kamchatka Peninsula.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Klyuchevskaya Sopka Itzuli
Azalera 270.000 km²
Geografia
Koordenatuak 57° N, 160° E / 57°N,160°E / 57; 160Koordenatuak: 57° N, 160° E / 57°N,160°E / 57; 160
Herrialdea Errusia eta Errusiar Tsarerria
Lurraldea Kamtxatka kraia
Ur-gorputza Okhotskeko itsasoa

Penintsula sumendiz beteta dago, 160 inguru, horietatik 29 aktiboak. Altuena 4.750 metroko Kliutxevskaia da. Eskualdeko ibai nagusia 758 kilometroko Kamtxatka ibaia da.

Hiri nagusia hegoaldean dagoen Petropavlovsk-Kamtxatski da, 2001ean 192.500 biztanle zituena. Beste hiri nagusiak Vilyuchinsk (29.400 biztanle 2002an) eta Klyuchi (11.300 biztanle 1992an) dira. Eskualdeak guztira 378.300 biztanle ditu (2001ean). Klima oso hotza da.

Administratiboki penintsula Kamtxatka kraiaren (errusieraz: Камча́тский край) barnean dago. Biztanle gehienak errusiarrak badira ere, 13.000 koriak daude.

1740ko udaberrian Vitus Bering esploratzaile daniarrak Avatxako badian lehorreratu eta Petropavlovsk-Kamtxatski sortu zuen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kamtxatka