Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kuma».

Kuma (errusieraz: Кума́translit.: Kuma) Errusiako Iparraldeko Kaukaso zeharkatzen duen ibaia da. Ipar-ekialderantz doa Kaspiar itsasora. 802 kilometro luze da eta 33.500 kilometro karratuko drainatze-arroa du.[1] Kaukaso Handian du jatorria, Karatxai-Txerkesia errepublikan, Kislovodsketik mendebaldera. Ipar-ekialdean Stavropol kraia zeharkatzen du (Mineralnye Vody, Zelenokumsk, Budyonnovsk edota Neftekumsk herriak) eta ekialderago Kaspiar sakonunea, errusiar Kalmukia eta Dagestan errepubliken arteko muga naturala. Kuma haranaren zati hori Kuma-Manitxeko sakonunearen ekialdeko zatia da, Ekialdeko Europako ordokia eta Kaukaso eskualdea banatzen dituena. Kuma ibaia Kaspiar itsasoko Kizliarreko badian itsasoratzen da, Dagestan eta Kalmukia arteko mugatik gertu.

Kuma (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera802 km
Geografia
Map
Koordenatuak44°45′14″N 46°59′38″E / 44.7539°N 46.9939°E / 44.7539; 46.9939
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Karatxai-Txerkesia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera33.500 km²
Ur-emaria12 m³/s
LakuakKaspiar itsasoa
Bokalea
()
Kaspiar itsasoa

Kaukaso mendietatik iparraldera eta Terek–Kumako sakonunera doazen ibai gehienak Kuban eta Terekek harrapatzen dituzte. Bi ibai horien arroen artean sortzen da; beraz, Kuma estepa-ibaia da batez ere. Asko erabiltzen dute ureztatzeko.

Erreferentziak

aldatu
  1. textual.ru (Errusieraz)

Kanpo estekak

aldatu