Karatxai-Txerkesia
Karatxai-Txerkesia (errusieraz: Карача́ево-Черке́ссия, translit.: Karatxaievo-Txerkessia) edo Karatxai-Txerkesiako Errepublika[1] (errusieraz: Карача́ево-Черке́сская Респу́блика, translit.: Karatxaievo-Txerkesskaia Respublika; karatxaiera-balkareraz: Къарачай-Черкес Республика; txerkeseraz: Къэрэшей-Шэрджэс Республикэ) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Iparraldeko Kaukason kokaturik dagoena. 14.100 km²ko eremua du eta 2010ean 477.859 biztanle zituen[2]. Hiriburua Txerkessk da.
Karatxai-Txerkesia | |||
---|---|---|---|
Errusia | |||
Ereserkia | |||
National Anthem of Karachay-Cherkessia (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
ISO 3166-2 | RU-KC | ||
Hiriburua | Txerkessk | ||
Karatxai-Txerkesiako lehedakaria | Rashid Temrezov (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°55′N 41°47′E / 43.92°N 41.78°E | ||
Azalera | [convert: invalid number] km² | ||
Mugakideak | Kabardino-Balkaria, Stavropol kraia, Krasnodar kraia, Abkhazia eta Samegrelo-Zemo Svaneti | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 465.357 (2021eko urtarrilaren 1a) −171 (2020) | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera, nogaiera, Karatxaiera-balkarera, Kabardera eta abazera | ||
Ordu eremua | Moskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku | ||
Matrikula | 09 | ||
kchr.info |
Karatxaiak eta txerkesak bi herri musulman desberdin dira. Etnia eta kulturaren aldetik, txerkesak, Adigeako adigeak eta Kabardino-Balkariako kabardak herri bera dira. Karatxaiak, berriz, Kabardino-Balkariako balkarrren etnia berekoak dira.
Geografia
aldatuKaratxai-Txerkesia Kaukaso mendilerroaren iparraldeko isurialdean dago, Elbrus mendiaren ipar-mendebaldean. Mendebalde eta ipar-mendebaldean Krasnodar kraiarekin du muga, iparralde eta ipar-ekialdean Stavropol kraiarekin, ekialdean Kabardino-Balkariarekin eta hegoaldean Georgia eta Abkhaziarekin.
Errepublikaren hegoaldea oso menditsua da, Kaukaso Handiko gailur, haitzarte eta ibarrek zeharkatua. Hemen dute iturburua Kuban, Zelentxuk eta Teberda ibaiek. Mendirik garaiena, Karatxai-Txerkesia eta Abkhaziaren arteko muga dagoen Dombai-Ulgen (4.046 m) da[3]. Iparraldea, berriz, zelaia da.
Hiri nagusiak Txerkessk, hiriburua, Karatxaievsk, Teberda eta Ust-Dzhegutinski dira[4].
Historia
aldatuKaratxai eta Txerkesia lurralde autonomoak 1922an sortu ziren. 1926an bi lurraldeak batu egin ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoan karatxai biztanleak Asiako erdialdera eraman zituzten, alemaniar naziei lagundu zietelakoan. 1957 inguruan biztanle horiek berriro itzuli ziren jatorrizko lurraldera[5].
Demografia
aldatu2010ean Karatxai-Txerkesiak 477.859 biztanle zituen[2]. Karatxaiak biztanleriaren %41 ziren, errusiarrak %31,6 eta txerkesak %11,9. Erlijio nagusia islama da.
Talde etnikoa |
1926ko errolda1 | 1939ko errolda | 1959ko errolda | 1970ko errolda | 1979ko errolda | 1989ko errolda | 2002ko errolda | 2010ko errolda | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | Kopurua | % | |
Karatxaiak | 53.175 | %31,3 | 70.932 | %29,2 | 67.830 | %24,4 | 97.104 | %28,2 | 109.196 | %29,7 | 129.449 | %31,2 | 169.198 | %38,5 | 194.324 | %41,0 |
Txerkesak | 16.1862 | %9,5 | 17.667 | %7,3 | 24.145 | %8,7 | 31.190 | %9,0 | 34.430 | %9,4 | 40.241 | %9,7 | 49.591 | %11,3 | 56.466 | %11,9 |
Abazak | 13.731 | %8,1 | 14.138 | %5,8 | 18.159 | %6,5 | 22.896 | %6,6 | 24.245 | %6,6 | 27.475 | %6,6 | 32.346 | %7,4 | 36.919 | %7,8 |
Errusiarrak | 40.072 | %23,6 | 118.785 | %48,8 | 141.843 | %51,0 | 162.442 | %47,1 | 165.451 | %45,1 | 175.931 | %42,4 | 147.878 | %33,6 | 150.025 | %31,6 |
Nogaiak | 6.263 | %3,7 | 6.869 | %2,8 | 8.903 | %3,2 | 11.062 | %3,2 | 11.872 | %3,2 | 12.993 | %3,1 | 14.873 | %3,4 | 15.654 | %3,3 |
Ukrainarrak | 32.518 | %19,1 | 4.104 | %1,7 | 4.011 | %1,4 | 4.819 | %1,4 | 4.555 | %1,2 | 6.308 | %1,5 | 3.331 | %0,8 | 1.990 | %0,4 |
Besteak | 8.082 | %4,8 | 10.703 | %4,4 | 13.068 | %4,7 | 15.138 | %4,4 | 17.362 | %4,7 | 22.573 | %5,4 | 22.253 | %5,1 | 18.892 | %4,0 |
1 1926ko erroldako datuak gaur egungo lurraldeari dagozkio, orduan Txerkesia eta Karatxai lurralde autonomoak eta inguruko gune batzuk hartzen zituena. Azken hauetan, batez ere, errusiarrak eta ukrainarrak bizi ziren.[6]
2 13.496 kabard and 2.690 txerkes. |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia, 155. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak
- ↑ a b «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Karachayevo-Cherkesiya[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
- ↑ Karatxai-Txerkesia Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Karatxai-Txerkesiako biztanleria Ethno-kavkaz.narod.ru
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |