Kuban (ibaia)
Kuban[1] (errusieraz: Куба́нь, kuˈbanʲ ahoskatua) iparraldeko Kaukasiako ibaia da, Errusiako hego-mendebaldea zeharkatzen dituena. Elbrus mendiko hormaguneetan du iturria eta Azov itsasoan ahoa[2]. Ibai honek, bere 870 kmko ibilbidean, Krasnodar kraia zeharkatzen du zati nagusian (660 km), eta baita Karatxai-Txerkesia, Stavropol kraia eta Adigea ere.
Kuban | |
---|---|
Куба́нь | |
| |
43.4611 eta 45.3392,42.0961 eta 37.4031 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 870 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43° 27′ 40″ N, 42° 05′ 46″ E / 43.4611°N,42.0961°EKoordenatuak: 43° 27′ 40″ N, 42° 05′ 46″ E / 43.4611°N,42.0961°E |
Estatu burujabea | Errusia |
Lurraldea | Karatxai-Txerkesia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Arroaren azalera | 57.900 km² |
Ur-emaria | 425 m³/s |
Iturburua | Elbrus |
Bokalea | Azoveko itsasoa |
HidrometriaAldatu
Kubanen emaria 1911-1980 bitartean neurtua izan da Krasnodarren[3], Azoveko itsasora isuri baino 140 km gorago. Ikertutako azalerak 45.900 km² ditu, arro osoaren %80a. Urteko batez besteko emaria 400 m³ segundokoa da. Emari handiena ekainean du (757 m³/s) eta txikienak urrian (232 m³/s) eta urtarrilean (233 m³/s).
Kubanen batez besteko emariak (m³/s) Krasnodarren neurtuak
Datuak: 1911 eta 1980 artean

ErreferentziakAldatu
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2013-07-02.
- ↑ Kuban River Global.britannica.com
- ↑ Unesco - Kuban at Krasnodar Webworld.unesco.org
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |