Kaspiar sakonunea
Kaspiar sakonunea (errusieraz: Прикаспийская низменность, translit.: Prikaspíyskaya nízmennost) erdialdeko Asiako eskualde geografiko bat da, 200.000 km²-z Kaspiar itsasoko iparraldeko kostaldearen ingurutik hedatzen dena, Errusian eta Kazakhstanen.[1] Bere osotasunean itsas mailaren azpitik dago. Kaspioren kostaldearen inguruan, kota -26,5 metrokoa da.[2]
Kaspiar sakonunea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Bolshoye Bogdo (en) |
Garaiera | −28 m |
Mota | Lur behereak |
Azalera | 200.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 47°32′N 49°00′E / 47.53°N 49°E |
Honen parte da | Ekialdeko Europako ordokia |
Geografia
aldatuGeologiaren ikuspuntutik, Kaspiar sakonunea Mendebaldeko Siberiako ordoki zabalarekiko simetrikoa da, honetatik, Turgairen haranak banatzen duelarik. Ekialdeko Europako ordokiarekin dituzten mugei dagokienez, ez daude ondo definituta. Kaspiar sakonunea Europa, Ekialde Ertaina eta erdialdeko Asiatik hedatzen den Aral-kaspiar sakonunearen zati da.
Kaspiar sakonunean petrolio-putzu garrantzitsu batzuk daude. Sarri, era berean, gatz metaketa garrantzitsuak daude (gatz-kupula) klima idorraren eta eskualdea Paratetis izeneko itsaso handian murgildua egotearen ondorioz.
Hidrografiaren ikuspuntutik, eskualdea oso pobrea da. Ur ibilguak, Volga eta Ural ibaietako beheko ibilguen salbuespenekin, oso gutxitan izaten dira iraunkorrak, horietako asko uda partean erabat lehortzen baitira. Sakonune endorreiko ugari ere badaude (Mali Uzen eta Bolxoi Uzen ibaien arroak, adibidez). Gauza bera esan daiteke lakuei buruz, oro har txikiak baitira eta gazitasun handia baitute.
Klima eta landareria
aldatuKaspiar sakonunea klima lehorra eta oso kontinentala nagusitzen den eskualdea da. Udak beroak dira, batez besteko tenperaturak 22 °C eta 24 °C artekoak; neguak ere hotzak dira (urtarrileko batez besteko tenperaturak -8 °C eta -14 °C artekoak dira), baina elur gutxikoak.[3]
Landaredia, oso pobrea dena, ezaugarri klimatikoen ondorio zuzena da. Eremu ez hain idorretan, mendebaldeko eta iparraldeko muturretan, estepa dago, erdibasamortutar eskualdea hegoalde eta ekialderantz zeharkatzen duena.
Landare-mantuan gertatzen diren aldaketa hauek, lurraren gainean ere islatzen dira: esteparen bereizgarri den lur beltza (txernozem) poliki-poliki argitzen joaten da, hurritz koloreko lur bat sortuz (kastanozem), sarri gatz-metaketa bakanek zeharkatzen dutena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Instituto Geográfico De Agostini. (2005). «Enciclopedia geográfica» Corriere della Sera (Milan: RCS Quotidiani s.p.a.) 6-7 ISSN 1824-9280..
- ↑ https://web.archive.org/web/20100530221414/http://www.caspianenvironment.org/caspian.htm (Ingelesez)
- ↑ Sobietar Entziklopedia Handia (Errusieraz)