Kulturen Ataria

Azkuna Zentroko atrio nagusia

Kulturen Ataria da Azkuna Zentroak duen atrio monumentala, Bilboko Alondegiaren 2010eko erreformaren erakusgarri nagusia barrualdean. Areto hipostilo gisa ere definitu daiteke, espazio garaiaren zutabe handiez gain, diseinuzko 43 zutabeko espazio baxuago batek definitzen duelako gunea. Philippe Starck Azkuna Zentroko diseinatzaileak Lorenzo Baraldi eszenografoarekin batera diseinatu zuen inguru hau[1].

Kulturen Ataria
Bilboko Udal - Alondegia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′36″N 2°56′12″W / 43.259997°N 2.936697°W / 43.259997; -2.936697
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2010
DiseinatzaileaLorenzo Baraldi (en) Itzuli eta Philippe Starck

43 zutabeak egiteko, 800 zirriborrotatik aukeratu ziren, eta bakoitza bakana da bere estiloan. Materialetan, haitzurdina, adreilua, zura, brontzea, zementua, altzairua, Lecceko harria eta terrakota beiraztatua erabili ziren. Zutabe batzuek izendapen komuna daukate (zenbaitek txinatar edo moderno epitetoa jaso dute), baina badaude bakanak ere, hala nola Luca Della Robbiaren Pizkundeko zeramiketan inspiratua dena.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Bisita» Azkuna Zentroa (Noiz kontsultatua: 2023-01-30).

Kanpo estekak aldatu