Areto hipostilo
Areto hipostiloa (greziako hypóstȳlos -aurrizkia hypó, "azpian", eta stŷlos, "zutabe") zutabeen bidez sortutako gune arkitektoniko estaliak dira. Orokorrean dinteldun egiturak izaten dira eta sabaia laua izan ohi da.

Egiptoko tenpluaAldatu
Egiptoko tenpluetan, hipostilo aretoa, hipetra areto ondorego gunea zen. Herri xehea ezin zuen Hipostila aretora sartu, bai ordea aristokrazia, baina ez ondorengo guneetan; azken hauetan, faraoia eta apaizak besterik ezin zuten sartu.
Ondoen aztertu den Hipostilo aretoa Karnak-eko Amon tenplua da. Angeluzuzendun oinplano bat da eta argiztapena goi aldeko sareta baten bitartez jasotzen zuen, albokoetakoak beti ilunpetan gelditzen zirelarik. XIX Dinastian sortutako berrikuntza bat da eta sortzearen esanahia du. Aretoa jatorrizko zingira (Noun) adierazten du, bertatik landareen zurtoinak azaleratzen dira (zutabeak eta kapitelen bidez adieraziak). Argia (era berean, jainkozko kontzeptua), erdialdeko landareak gehiago haztea ahalbideratzen du, argia jasotzen ez dutenak ordea gutxiago haziko dira.
Beste adibide batzukAldatu
Indiako tenpluen mandapa (tenplu konplexuetan atari gisa).[1]
Eleusis-eko Telesterion eta Atenasko Akropoliko Eleusinion.
Meskitako otoitz aretoa
katedralaetan, batez ere nabe kopuru anitzak dituztenak, askotan errenkadak, zutabeen errenkadak izaten dituzte baina hauen sapaia gangaduna izaten dira eta ez dintel egituradunak[2]
Sevillako katedralaren oinplanoa. |
NotakAldatu
- ↑ Estela Ocampo, Diccionario de términos artísticos y arqueológicos
- ↑ Álvaro Recio, "Sacrum Senatum": las estancias capitulares de la Catedral de Sevilla.