Kristian IV.a Danimarkakoa

politikari danimarkarra

Kristian IV.a (Hillerød, 1577ko apirilaren 12a - Kopenhage, 1648ko otsailaren 28a) Danimarka eta Norvegiako erregea izan zen (1588-1648).

Kristian IV.a Danimarkakoa

Danimarkako monarka

1588ko apirilaren 4a (juliotar egutegia) - 1648ko otsailaren 28a (juliotar egutegia)
Frederiko II.a Danimarkakoa - Frederiko III.a Danimarkakoa

Norvegiako monarka

1588ko apirilaren 4a (juliotar egutegia) - 1648ko otsailaren 28a (juliotar egutegia)
Frederiko II.a Danimarkakoa - Frederiko III.a Danimarkakoa
Bizitza
JaiotzaFrederiksborg gaztelua1577ko apirilaren 12a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaRosenborg jauregia1648ko otsailaren 28a (juliotar egutegia) (70 urte)
Hobiratze lekuaRoskildeko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaFrederiko II.a Danimarkakoa
AmaSofia Mecklenburg-Güstrowekoa
Ezkontidea(k)Vibeke Kruse (en) Itzuli
Anne Catherine of Brandenburg (en) Itzuli  (1597ko azaroaren 27a (juliotar egutegia) -  1612ko apirilaren 8a (juliotar egutegia))
Kirsten Munk (en) Itzuli  (1615eko abenduaren 31 (juliotar egutegia) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Oldenburg (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakdaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKalmar War (en) Itzuli
Hogeita Hamar Urteko Gerra
Torstenson War (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Find a Grave: 6874443 Edit the value on Wikidata

Danimarkako heroi militar handienetakoa izan zen, parte hartu zuen gerratan emaitza onik lortu ez bazuen ere. Erreforma administratibo eta militar ugari egin zituen Danimarka inperio kolonial izateko asmoarekin. Gaur egun ikusgai dauden jauregi eta gaztelu gehienak berak altxatu zituen.

Biografia aldatu

Frederiksborg gazteluan jaio zen 1577. urtean eta Frederik II eta Mecklemburgoko Sofiaren seme zaharrena zenez 11 urterekin aita hil zitzaionean bera bihurtu zen Danimarkako errege. 1597. urtean Prusiako dukearen alaba zen Ana Katalinarekin ezkondu zen.

Herbehereetako ingeniarien laguntzarekin hainbat gotorleku eraiki zituen. Armada sendotu zuen eta itsas flota ere handitu zuen, 1596an hogei ontzi izatetik 1610ean 60 izatera pasa baitzen. Europako estatu kolonialistei jarraituz Ekialdeko Indiako Daniar Konpainia (Danks Ostindisk Kompagni) sortu zuen 1616. urtean, Indiako Trankerbar herrian egoitza zuena.

Gerrak aldatu

1611. urtean Suediaren aurkako gerra hasi zuen, Kalmarreko gerra izenaz ezagutzen dena, Kalmar herria konkistatzea lortu baitzuen Gustavo II Adolfok Knäredeko Bakea (1613) sinatzean.

1620. urtean Alemania eraso zuen Elba eta Weser ibaien kontrola eskuratzeko eta Hanburgok Holstein eskualdea eman behar izan zion Danimarkari. Alemanian katolikoen indarra handitzen zihoanez Hogeita Hamar Urteko Gerra sortu zen eta Kristian IV.ak bertan parte hartu nahi izan zuen baina katolikoek 1626an garaipen handia lortu zuten eta Jutlandia osoa eskuratu zuten. Egoera honen aurrean Kristian IV.ak Suediako Gustavo II Adolfori laguntza eskatu zion eta bien indarrari esker 1629.ko Lübeckeko Itunean lurrik ez galtzea lortu zuen.

Danimarkak Eskandinavia eta Itsaso Baltikoaren kontrola galtzeko arriskua ikusirik, Alemania eta Suediarren arteko harremanak ekiditen saiatu zen. Suediar parlamentua haserretu egin zen eta 1643. urtean suediarrek Danimarka erasotzeko aukera ikusi zuten beren aliatua zen Bohemiatik eraso zutelarik. 1644. urterako Jutlandia eskuratua zuten jadanik. Kristian IV.k hasieran lortu zuen suediarrak Fioniara ez iristea baina herbeheretarrek suediarrekin bat egin zuten eta Daniar-Norvegiar armada suntsitu zuten.

1645. urtean Brömsebroko Bakea sinatzean Danimarkak Gotland eta Saamara uharteak galdu zituen eta Norvegiak Jämtland eta Härjedalen probintziak.

Azken urteak aldatu

Kopenhagen hil zen eta Roskildeko Katedralean ehortzi zuten. Hiri asko fundatu zituen, bere izena daramatenak, hala nola Christianhavn (Gaur egun Christiania hiri librea dagoen Kopenhageko auzoa) eta Christiania (gaur egun Oslo deitzen dena, Norvegiako hiriburua).

Hainbat jauregi eta gaztelu eraiki eta berriztu zituen. Kopenhageko Rosenborg jauregia eta Børsen (Burtsa) jaso zituen eta Frederiksborg eta Kronborg gaztelua berriztu zituen.

Ezkontzak eta seme-alabak aldatu

1597an, Ana Katalina Brandenburgokoarekin ezkondu zen. Harekin zazpi seme-alaba izan zituen.

Izena Erretratua Bizitzako datak Oharrak
1598 Jaiotzean hil zen[1]
Frederiko 1599ko abuztuaren 15a – 1599ko irailaren 9a
Kristian
 
1603ko apirilaren 10a – 1647ko ekainaren 2a 1625ean, Hogeita Hamar Urteko Gerran, jarduneko gobernuburu izendatu zuten, eta kargu hartan 1627ra arte geratu zen.

1634ko urriaren 5ean, Magdalena Sibila Saxoniakoarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan. 1647an hil zen Dresdenen.

Sofia 1605eko urtarrilaren 4a – 1605eko irailaren 7a
Elisabet 1606ko martxoaren 16a 1608ko urriaren 24a
Frederiko
 
1609ko martxoaren 18a 1670eko otsailaren 9a Kristian IV.aren ondorengoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (1648-1670).

1643ko urriaren 1ean, Sofia Amalia Brunswick-Lüneburgekoarekin ezkondu zen. Zortzi seme-alaba izan zituzten.

Ulrik
 
1611ko otsailaren 2a – 1633ko abuztuaren 12a Schweringo Printzerria-Gotzaindegiko administratzailea (Ulrik III.a, 1624-1628). 1633an erail zuten.

1615ean, lehen emaztea hil eta hiru urtera, erregea Kirsten Munkekin ezkondu zen modu pribatuan, eta hamabi seme-alaba izan zituzten[2].

Izena Erretratua Bizitzako datak Oharrak
1615 Jaiotzean hil zen
1617
Ana Katalina 1618ko abuztuaren 10a – 1633ko abuztuaren 20a Schleswig-Holsteineko kondesa. Frands Rantzaurekin ezkondu zen.
Sofia Elisabet
 
1619ko irailaren 20a – 1657ko apirilaren 29a Schleswig-Holsteineko kondesa. Christian on Pentzekin ezkondu zen.
Leonor Kristina
 
1621eko uztailaren 8a – 1698ko martxoaren 16a Schleswig-Holsteineko kondesa. Corfitz Ulfeldtekin ezkondu zen.
Valdemar Kristian
 
1622ko ekainaren 26a – 1656ko otsailaren 26a Schleswig-Holsteineko kondea. 1656an hil zuten Polonian.
Elisabet Augusta
 
1623ko abenduaren 28a – 1677ko abuztuaren 9a Schleswig-Holsteineko kondesa. Hans Lindenovekin ezkondu zen.
Frederiko Kristian 1625eko apirilaren 26a – 1627ko uztailaren 17a Schleswig-Holsteineko kondea
Kristiana
 
1626ko uztailaren 15a – 1670eko maiatzaren 6a Schleswig-Holsteineko kondesa. Hannibal Sehestedekin ezkondu zen.
Eduvigis
 
1626ko uztailaren 15a – 1678ko urriaren 5a Schleswig-Holsteineko kondesa. Ebbe Ulfeldtekin ezkondu zen.
Maria Katalina 1628ko maiatzaren 29a – 1628ko irailaren 1a Schleswig-Holsteineko kondesa.
Dorotea Elisabet 1629ko irailaren 1a – 1687ko martxoaren 18a Erregeak ez zuen bere alabatzat aitortu eta 1648an bakarrik legitimatu zuen. Katoliko bihurtu zen eta 1646an moja egin zen.

Hainbat seme-alaba natural ere izan zituen Kristian IV.ak.

Ama Izena Erretratua Bizitzako datak Oharrak
Kirsten Madsdatter Christian Ulrik Gyldenløve 1611ko otsailaren 3a – 1640ko urriaren 6a Diplomazialari eta militarra.
Karen Andersdatter Dorothea Elisabeth Gyldenløve 1613–1615
Hans Ulrik Gyldenløve
 
1615eko martxoaren 10a – 1645eko urtarrilaren 31a Itsas armadako ofiziala.

1641eko urriaren 10ean, Regitze Grubberekin ezkondu zen. Ez zuen seme-alabarik izan.

Vibeke Kruse Ulrik Christian Gyldenløve
 
1630eko apirilaren 7a – 1658ko abenduaren 11 Militarra eta kondea. 1658an hil zen gerran.
Elisabeth Sophia Gyldenløve 1633–1654 Klaus Ahlefeld militarrarekin ezkondu zen.

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Son Oldenburg» Cook Family Genealogy Pages (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  2. (Ingelesez) Bain, Robert Nisbet. «Christian IV» Encyclopædia Britannica (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).

Kanpo estekak aldatu