Rosenborg jauregia
Rosenborg jauregia (danieraz Rosenborg Slot) Kopenhageko gaztelu bat da, alemaniar pizkundeko estiloan eraikia. Lorategi ederrak ditu inguruan Kongens Have izenekoak, "Erregearen lorategiak". Putzu bat ere badu jauregiaren atzealdean.
Rosenborg jauregia Rosenborg Slot | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Danimarka |
Estatu | Danimarka |
Eskualdea | Hovedstaden |
Udalerria | Copenhagen Municipality |
Koordenatuak | 55°41′08″N 12°34′39″E / 55.68566°N 12.57748°E |
Altitudea | 7 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1606 |
Jabea | Kristian IV.a |
Komisarioa | Kristian IV.a |
Izenaren jatorria | rose (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Hans van Steenwinckel the Younger (en) |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Øster Voldgade 4A, 1350 København K |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuKristian IV.ak eraiki zuen udako jauregi izateko. Denborak aurrera egin ahala Christiansborg jauregia baino gehiago gustatu eta denboraldi luzeak igarotzen zituen bertan. 1710 arte erabili zuten Danimarkako erregeek, baina Frederik IV.aren ondoren bertan behera utzi zen, Erret familiak nahigao baitzuen Frederiksborg gazteluan bizitzea. Altxorraren biltegia bihurtu zen orduan.
1801ean Kristian VII.a bertan babestu zen ingelesek Kopenhage erasotu zutenean. 1833an museo bihurtu zen Rosenborg jauregia.
Egitura
aldatuGela luzea
aldatuEraikin osoan gelarik aipagarriena da. 1624ean bertan egin zuten. Hasieran jolaserako gela zena 1700 urtetik aurrera Harrera eta Oturuntza gela bihurtu zen. XIX mendearen bukaera aldera "Zaldunen Gela" izena hartu zuen.
Elementu nagusia Errege-erreginen tronua da, zilarrezko hiru lehoi aurrean dituena.
Bildumak
aldatuXVI eta XIX mendeen arteko Daniar kulturaren adierazgarri diren hamaika artelan daude barnean. Gehienak aristokraziaren artikuluak dira. Koroaren altxorra ere ikusgai dago. 1838an ireki zitzaion publikoari.
Lorategiak
aldatuGaztelua eraiki aurretik eratu ziren, 1606an hain zuzen ere. 16 hektareako azalera daukate eta urtero bi milioi eta erdi turista izaten ditu batazbeste.
Lorategien atalik zaharrena XVII mendearen hasieran diseinatu zen pizkundeko estiloan. 1669an lorategi berrokoak gehitu zitzaizkion.
Iruditegia
aldatu-
Aurrealdea.
-
Atzealdea.
-
Lorategiak udaberrian.
-
Kristian IV.aren koroa.
Kanpo estekak
aldatu- (Danieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala