Kronborg gaztelua (danieraz Kronborg Slot) Danimarkako Helsingør herrian kokaturik dagoen gaztelua da. Mundu mailan famatua egin zen bertan inspiratu zelako William Shakespeare idazle ingelesa Hamlet idazterako orduan. Parean daukan Suediako Helsingborgekin batera Itsaso Baltikorako sarrera kontrolatzeko eraiki zen itsasarteko aduanak emandako dirua erabiliz.

Kronborg gaztelua
Kronborg
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaHelsingør Municipality
Koordenatuak56°02′19″N 12°37′19″E / 56.038611111111°N 12.621944444444°E / 56.038611111111; 12.621944444444
Map
Altitudea16 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Q10488994
JabeaDanimarka
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv)
Erreferentzia696
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea2000 (XXIV. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Kronborg gazteluaren airetiko ikuspegia
Kronborg gaztelua

Historia aldatu

Pomeraniako Erik erregeak Øresund itsasartea igarotzeko itsasontziek bidesaria ordaindu behar zutela erabaki zuen, eta hau gauza zedin 1420. urtearen inguruan gotorleku bat eraiki zuen, Krogen izena jarri ziona. 1585. urtean Frederik II erregeak gotorlekua handitzea erabaki zuen eta Kronborg Slot izena jarri zion gazteluari. Europan zegoen berpizkundeko gaztelu handiena zen orduan. 1629. urtean su hartu zuen eta Kristian IV.ak berreraikitzeko lan handiak egin arren gazteluaren barnealdeak ez zuen garai bateko dotorezia eskuratu. 1658. urtean suediarrek erasotu zuten eta gazteluak ahulguneak erakutsi zituenez 1688 eta 1690 artean kanpoko izar itxurako harresiak eraiki zituzten, garaiko Europako gaztelurik indartsuena kontsideratua izan zelarik.

1739 eta 1900 artean Kronborg gaztelua kartzela izan zen. Preso entzutetsuak ere izan zituen, tartean Danimarkako Caroline Mathilde erregina.

2000. urtean Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen Kronborg gaztelua.

Kanpo estekak aldatu