Kristal-habitu

Mineralogian, kristal-habitua, kristal bat edo gehiagoren kanpoko itxura karakteristikoa da. Kristal baten habitua, honen itxura orokorraren eta kristalografikoaren deskribapena da, horrez gain, zein nolako garapena duen ere esaten digu. Mineralaren itxura makroskopikoa da, funtsean. Habitua mineralaren egitura mikroskopikoaren araberakoa izan ohi da, baina inguruneak ere eragiten dionez, posible da mineral berak kristal-habitu ezberdinak garatzea.

Habitua ezagutzea minerala zein den jakiteko baliagarria da. Mineralaren aurpegiak oso garatuak daudenean, mineralen kantitatea txikia denean gertatzen den bezala, euhedrikoa deritzo. Arpegiak partzialki garatuak dituenean subeuhedrikoa eta garatu gabeak dituenean, berriz, anhedrala. Kuartzo kristalaren ardatz nagusiak, normalean, sei aldeko prismaren habitua du, non aurpegiak paraleloak eta kontrakoak diren. Agregatuak kristal indibidualez osatu daitezke, hauek pikor euhedral edo anhedralak izanez. Agregatuan kristal hauek duten antolaketa mineral batzuen ezaugarri propioa izan daiteke. Adibidez, amiantoaren isolaketan erabiltzen diren mineralak habitu fibratua izaten dute, fibra fin askoren masaz osatzen dena.[1][2]

FaktoreakAldatu

Habituan eragiten duten faktoreak honakoak dira: bi kristal edo gehiagoren konbinazioa; garapenean zehar hartutako ezpurutasunak; kistalen maklak eta honen garapen baldintzak (presioa, tenperatura...); eta garapen espezifikoen joerak, hala nola, estriazio garapena. Kristal bereko sistemetako mineralek ez dute habitu bera aurkeztu beharrik, mineral batzuen habitua oso berezia da bere barietate eta lokalizazioarengatik, adibidez, zafiro gehienak kanoi formako kristal luzeak osatzen dituzte, baina Montanan aurkitutakoak kristal tabulatu sendoak osatzen dituzte. Normalean bigarren habitua errubietan bakarrik ikusten da, nahiz eta biak mineral beraren barietateak diren, korindoiarenak zehazki.[1]

Zenbait mineralek beste mineral existenteak ordez ditzakete hauen habitua mantenduz, prozesuari pseudomorfismo aldaketa deritzo. Honen adibide klasikoa tigre begi kuartzoa da, krokidito amiantoa silizio dioxidoak ordezten baitu. Kuartzoek normalean kristal prismatikoak osatzen badituzte ere, tigre begi kuartzoan krokidito amiantoaren habitu fibrosoa mantentzen da.

IzendapenaAldatu

Kristal habituen izenak hainbat faktoreren arabera ezar daitezke:

  • Aurpegi nagusiaren arabera: prismatikoak, piramideak eta pinakoideak.
  • Kristalizazio formaren arabera: kubikoak, oktaedrikoak eta dodekaedrikoak.
  • Kristalaren agregakinaren arabera: zuntz itxurakoak, globo itxurakoak, izpi itxurakoak eta masiboak.
  • Kristalaren itxuraren arabera: xaflatuak, dentritikoak, azikularrak, lentikularrak, tabularrak eta zorrotzak.

Kristal-habitu motakAldatu

Habitua[3][4][5] Irudia Deskribapena Adibideak
Azikularrak Orratz sortaren antzekoa, finak eta/edo zorrotzak Natrolita, errutiloa[6]
Amigdalak Harriaren barnean agerturko burbuiletatik sortuak, almendra itxurakoak Heulaundita, zirkoi subeuhedrikoa
Zorrotzak zorrotza, fina eta berdindua aktinolita eta zianita
Botrioidala edo globularra Burbuila meta itxurakoa, mahats sorta bezalakoa, masa hemisferikoa hematita, pirita, malakita
Habe itxurakoa fibren antzekoa, luzeak eta prisma finez osatuak. kaltzita, selenita
Coxcomba kristal ahul eta tabulatuez osatutako agregatua baritina, markasita
Kubikoa kubo itxura du pirita, halita, galena
Dentridikoa edo adarkatua zuhaitz itxura dute, norabide bat edo gehiagotan adarkatzen dira kuprea, magnesita
Dodekaedrikoa dodekaedro erronbiko itxura Granatea
Drusa Azal laua edo ganbil samarra estaltzen duten kristal txikiak. ubarobita, malakita, azurita, kuartzoa
Enantiomorfoa irudi islatu itxura duen habitua. kuartzoa, plagioklasa, estaurolita
Equant Luze, zabal eta garaieran antzeko neurriak dituztenak, ia kubo itxura dute olibinoa, granatea
Zuntz itxurakoak prisma oso finak serpentina, tremolita
kapilarra ile itxurakoak, oso finak zeolitak
geruzatua kapetan osatutako egiturak mika, diorita
granularra Agregakin anhedralez osatua bornita, olibinoa, scheelita
hemimorfikoa bi aldiz bukatutako kristalak, bi itxura ezberdineko amaierak izanik hemimorfita, elbaita
hexagonala hexagono itxurakoak, 6 aldekoak kuartzoa, hanksita
Tolba kristalak kubo itxurakoak, baino kanpoko aldearen garapena azkarrago ematen denez, ahurtasunak edo hutsuneak osatzen dituzte Halita, kaltzita
Mamilarra bular itxura dute: esfera partzial itxura duten zatiak elkartzen dira. malakita, hematita
Masiboa Itxurarik gabekoa. Limonita, zinabrioa, errealgarra.
Nodularra esfera formadun deposituak konkor irregularrekin kaltzedonia eta geoda batzuk
Oktaedrala zortzi aldeko oktaedroa osatzen dute diamantea, magnetita
Tabularrak taula itxurako egitura lauak osatzen dituzte wulfenita
Plumosak luma itxurako eskalak osatzen dituzte aurikaltzita, boulangerita
Prismatikoak arpegiak oso garatuak dituzte, luzeak dira turmalina, berilioa
sasi-hexagonalak hexagono itxura senidetze ziklikoa dela eta. aragonita, krisoberiloa
Dibergenteak irteera erradial bat erakusten dute puntu zentral batetik wabelita, pirita
Koloformea botroidalen antzekoa, giltzurrun itxurako mases osatua dago hematita, pirolusita
erretikulatua sare itxurako egiturak osatzen dituzte zerusita
Lentikularra erradial larrosa itxurako agreagatuak igeltsua, baritina
Esfenoideak ziri forma izaten dute titanioa
Estalaktikoak estalaktiten itxurako egiturak osatzen dituzte, zilindrikoak edo kono itxurakoak kaltzita, goetita, malakita
Izartuak izar itxura izaten dute, erradialak dira pirofilitak

aragonitak

Estriatua Hau ez da habitu bat berez, baizik eta kristal batzuen aldeetan gertatzen diren lerro sorta turmalina, pirita, kuartzoa, feldespatoa
tetrahedralak tetraedro itxura duten kristalak tetrahedrita, magnetita
gari grabillak eskuz jasotako gari grabilen antzeko itxura duten agregatuak estilbita

ErreferentziakAldatu

  1. a b 1937-, Klein, Cornelis,. (2008). Minerals and rocks : exercises in crystal and mineral chemistry, crystallography, X-ray powder diffraction, mineral and rock identification, and ore mineralogy. (3rd ed. argitaraldia) Wiley ISBN 9780471772774..
  2. 1941-, Wenk, Hans-Rudolf,. (2004). Minerals : their constitution and origin. Cambridge University Press ISBN 9780521529587..
  3. DESCRIPTIVE CRYSTAL HABITS. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  4. Crystal Habit. 2009-04-12 (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  5. (Ingelesez) Crystal Habit | Gemstone Buzz. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).
  6. Hanaor, Dorian A. H.; Xu, Wanqiang; Ferry, Michael; Sorrell, Charles C.. (2012-11-15). «Abnormal grain growth of rutile TiO2 induced by ZrSiO4» Journal of Crystal Growth 359 (Supplement C): 83–91. doi:10.1016/j.jcrysgro.2012.08.015. (Noiz kontsultatua: 2017-11-30).

Ikusi gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu