Galena berun sulfuroaren forma mineral naturala da. Beruna eskuratzeko mea garrantzitsuena da.

Infotaula de mineralGalena
Galena - Huallanca, Bologesi, Ancash, Peru.jpg
Ezaugarri orokorrak
KategoriaSulfuroak
FormulaBerun sulfuroa (PbS)
Dana sailkapena2.8.1.1
Nickel-Strunz sailkapena2.CD.10
Sistema kristalinoKubikoa
EponimoaMea eta berun
Identifikazioa
KoloreaBerunaren antzeko grisa, zilarkara
HabitoaKristal kubikoak eta oktaedrikoak, taula formakoak
EsfoliazioaKubikoa
Gogortasuna
Mohs eskalan
2,5 - 2,75
DistiraMetalikoa
PleokroismoaEz
Dentsitate erlatiboa7,4 - 7,6
Urtze puntua2
Galenaren unitatea

Galena mineral sulfuro arruntena eta zabalen banatuena da. Kristal-sistema kubikoa jarraituz kristalizatzen da. Sarritan blenda, kaltzita eta fluorita mineralekin batera agertzen da.

Sarritan galena metaketek zilar kantitate nabarmenak dauzkate, bai zilar sulfuro eran bai galenaren egituraren barruko disoluzio solido eran. Galena zilardun hauek zilarra eskuratzeko mearik garrantzitsuenak izan dira denbora luzez. Honez gain, zinka, kadmioa, antimonioa, artsenikoa eta bismutoa ere ager daitezke.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.