Ireki menu nagusia

Moskovita

Miken taldeko silikato potasikoa [KAl2Si3AlO10(OH)2]. Monoklinikoa

Moskovita aluminiodun eta potasiodun filosilikatoa da. Mika arrunta edo mika potasikoa ere deitzen zaio. Bere formula kimikoa KAl2(AlSi3O10)(F,OH)2 da. Bere haustura ia perfektua da, orri oso meheak eta askotan oso zaluak sortuz. Indian 3 metro zabal eta 5 metro luze diren moskobita-xaflak aurkitu dira[1].

Infotaula de mineralMoskovita
Muscovite2.jpg
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Filosilikatoa
Formula KAl2(AlSi3O10)(F,OH)2
Dana sailkapena 71.2.2a.1
Nickel-Strunz sailkapena 9.EC.15
Sistema kristalino Monoklinikoa, prismatikoa
Identifikazioa
Kolorea Zuria, grisa, zilarkara
Habitoa Masiboa, hosto-formakoa edo orrikara
Esfoliazioa Perfektua {001}
Distira Bitreoa
Pleokroismoa Ahula koloreztatua denean
Marra Zuria
Urtze puntua 1.320 °C inguruan
Disolbagarritasuna Disolbagarria azido fluorhidrikoan

Moskovita mikarik arruntena da. Granitoan, pegmatitan, gneissean eta eskistoetan ageri da, bai eta kontaktuzko arroka metamorfiko gisa edo bigarren mailako mineral gisa topazioa, feldespatoa, zianita eta beste zenbait mineralen eraldaketaren ondorioz. Pegmatitetan, askotan, erabilera komertzialerako balioa daukaten xafla erraldoiak osatuz ageri da. Moskovita suaren kontrako materialak eta material isolatzaileak egiteko erabiltzen da gehien bat. Labaingarri gisa ere erabiltzen da.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moskovita  
  1. The Complete Encyclopedia of Minerals by P. Korbel and M. Novak