Markasita
Burdina sulfuro naturala (FeS2)
Markasita (burdinadun pirita beltza deitua ere) FeS2 formula kimikoa duen minerala da. Sarritan piritarekin nahasten da, baina markasita arinagoa eta hauskorragoa da[1]. Askotan markasita aleak birrindu egiten dira bere kristal-egitura ezegonkorraren ondorioz; hain zuzen, horixe da markasitaren eta piritaren arteko ezberdintasun nagusia, formula kimiko bera duten arren, kristal-sistema ezberdinak osatuz kristaltzen direla.
Markasita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineralak |
Formula | FeS2 |
Dana sailkapena | 2.12.2.1 |
Nickel-Strunz sailkapena | 2.EB.10a |
Sistema kristalino | Ortorronbikoa |
Eponimoa | Pirita |
Identifikazioa | |
Kolorea | Letoi kolorea |
Distira | Metalikoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Marcasite» www.mindat.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-16).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |