Grolier Kodexa (Codex Grolier)[1],[2] Kodex hau Mexikoko Antropologia Museo Nazionalean dago eta ezagutzen den laugarren maia kodexa izan daiteke. Antza Chiapas inguruko kobazulo batean aurkitua izan zen, Palenquetik gertu. Karbono-14 bidezko datazioak XIII. mende hasierakoa dela erakutsi du. Izena publikoki erakutsi zen lehenengo tokitik dator, New Yorkeko Grolier Clubean. Edukia Artizarraren araberako egutegia omen da.[3]

Grolier Kodexa
Kodexaren ilustrazio bat.
Datuak
Idazlea (Espainiar konkista baino lehen)
GeneroaHoroskopoa, almanaka
Hizkuntzamaia
HerrialdeaChiapas (Mexiko)
Orrialdeak11
Formatua18 x 12,5 zm.
Euskaraz
IzenburuaGrolier Kodexa

Aurkikutza aldatu

Beste hiru maia kodexekin aldetuta, Grolier kodexa oso berandu agertu zen. Goian aipatu dugunez Chiapasen mendietako kobazulo batean 1965an aurkitua izan omen zen. Lehenengo jabea José Saénz izeneko mediku bat izan zen eta honek Michael Coe ikertzaileari erakutsi zion. Publikoki 1971an, Grolier Clubean[4] alegia, eman zen ezagutzera. Hasieratik ikusi zen besteak baino pobreago zela, zehaztasun gutxiagokoa, eta zati bat bakarrik zela.

Ikerlari batzuentzat iruzur bat da dokumentu hau. Nahiz eta zientifikoki datatua egon, erakusten duen egitura desberdina da. UNAMeko Laura Elena Soteloren ustez kodexa material zaharrak erabiliz 1960an egin zen.[5] Beste batzuek benetakoa dela esaterakoan ez dute zalantzarik. Adibidez, Miguel León-Portillak demostratutzat ematen du bere jatorri historikoa. [6]

Erreferentziak aldatu

  1. Nikolai Grube: Der Dresdner Maya-Kalender: Der vollständige Codex. Verlag Herder, Freiburg, 2012, ISBN 978-3-451-33332-3, pp. 21-22(Alemanez)
  2. Milbrath, Susan: New Questions Concerning the Authenticity of the Grolier Codex, Latin American Indian Literatures Journal, 2002, pp. 50–83(Ingelesez)
  3. Miguel León-Portilla: Literaturas indígenas de México, 101.or.
  4. AEBko liburuzaleen elkarte ospetsua, 1884an sortua.
  5. http://www.jornada.unam.mx/2005/06/13/index.php?section=cultura&article=a07n2cul
  6. Literaturas indígenas de México, 101 or.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu

Ikus, gainera aldatu