Telleriano-Remensis Kodexa

Telleriano-Remensis Kodexa Mexikon XVI. mendean eginiko erritu, historia eta egutegi edukia duen eskuizkribu bat da.

Telleriano-Remensis Kodexa
Nuño de Guzmán konkistatatzailea eskuizkribuaren 44R orrialdean.
Datuak
Idazlea (XVI. mendekoa.)
GeneroaEgutegia, Mitoak, Historia.
Jatorrizko izenburuaCodex Telleriano Remensis
HizkuntzaOndoren eginiko komentarioak Gaztelaniaz daude eta Fray Pedro de los Ríos idatzi omen zituen.
HerrialdeaMexiko
Euskaraz
IzenburuaTelleriano-Remensis Kodexa

32x22 zentimetroko neurriak dituen paper europarrean inprimatua dago eta azteken idatzitako margolanen adibide baten bizirautea suposatzen du.

Zatiak

aldatu

Kodexa hiru zatitan banatua dago, iragarpen egutegi edo tonalamatl bat barne:

  • 18 hilabeteko egutegi azteka hamairuko bakoitza presiditzen zuten jainkoen marrazkiekin.
  • Bigarrena ertamerikar egutegi iragartzaile eta zeremoniala da, tonalpohuallia alegia.
  • Azkenak urte liburu historiko batzuk ditu 1198tik 1562 arte, hauen ondoren marrazkirik gabeko gazteleraz idatzitako bi orri daudelarik, 1519 eta 1557 bitarteko berri historikoekin.

Telleriano-Remensis Kodexaren zati historikoak azteken historia irudikatzen du XII. mendeko bere migrazio mitikotik hasi eta espainiar okupazioaren lehen hamarkadetararte.

Garrantzi berezia du 1487an, Tenplu Nagusiaren eskaintzan 20.000 biktima sakrifikatu izana, kodexean piktograma batekin irudikatzen dena.

Egoera

aldatu

Ziuraski kodex honek gaur egun galduta dagoen iturri bat kopiatzen du, Huitzilopochtli izeneko kodexa. Bere gaztelerazko glosen zati bat fray Pedro de los Ríos fraideak idatzi zituela ere uste da.

Beste alde batetik, Ríos Kodexarentzako iturri bezala erabili zela frogatua dago.

Kodexa Parisen dago, Frantziako Liburutegi Nazionalean . Kopia bat egin zuen kodexen pelikuletatik abiatuta Texaseko Unibertsitateak, Eloise Quiñones Keberrek iruzkindua.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu