Knez, kniaz edo knyaz, eslaviar hizkuntzetako hitz bat da, noblezia titulu bati erreferentzia egiten diona. Oro har, printze edo duke bezala itzultzen da, baina, edonola ere, itzulpen hau ez da zehatza.

Etimologia

aldatu

Etimologia, zuzenean, ingelesezko king (erregea) hitzarekin lotua dago, alemanez König eta, Eskandinavia aldean konung dena.

Esanahi osagarriak

aldatu

Eslaviar hizkuntza batzuetan, hitz honek eta erlazionatutako hitzek esanahi osagarriak dituzte: bulgarieraz кнез — adindun (княз — knez), txekieraz, eslovakieraz eta polonieraz knez edo ksiązapaiz (literalki, knezaren seme), rutenieraz князь hitzak historikoki herriko buruzagi esan nahi du[1], sorbieraz knjez gizon bati helbide adeitsua da, knjeni ezkondutako emakume bati eta knježna emakume ezkongabe bati.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Errusieraz) Керча, Игорь. (2007). «Князь» Русинско-русский словарь. 1 Ужгород: ПолiПрiнт, 416 or. ISBN 978-966-7966-50-8..

Kanpo-estekak

aldatu