Lugdunum
Lugdunum, izen osoa Colonia Copia Claudia Augusta Lugdunum (gaur egungo Lyon hiria) Galia erromatar probintziako hiri bat zen. K.a. 43. urtean Luzio Munazio Plankok sortu zuen. Gallia Lugdunensis erromatar probintziako hiriburua izan zen. Berau sortu eta 300 urtez, Ipar-mendebaldeko hiririk garrantzitsuena izan zen.
Lugdunum | |
---|---|
![]() Lyongo Amphithéâtre des Trois-Gaules | |
![]() | |
Lekua | Lyon |
Eskualdea | Gallia Lugdunensis |
Koordenatuak | 45°46′N 4°49′E / 45.76°N 4.82°E45°46′N 4°49′E / 45.76°N 4.82°E |
Historia | |
Eraikitzailea(k) | Luzio Munazio Planko |
Sorrera | K.a. 43 |
Garaia(k) | Errepublikatik Inperioraino |
Kultura(k) | Erromatarrak |
Klaudio eta Karakala enperadoreak Lugdunum hirian jaio ziren.
Jatorrizko erromatar hiria Fourvière muinoetan zegoen, Rodano eta Saona ibaiek bat egiten zuten lekuan. Inperioaren azken garaian biztanleriaren zati handi bat Saona ibaiaren haranean bizi zen, Fourvière muinoaren oinetan.