N-Azetilglukosamina
konposatu kimiko
N-Azetilglukosamina () glukosaminaren deribatu bat da, eta hau aldi berean glukosaren deribatua.
N-Azetilglukosamina | |
---|---|
Formula kimikoa | C8H15NO6 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | CC(=O)N[C@@H]1[C@H]([C@@H]([C@H](O[C@H]1O)CO)O)O |
MolView | 3D eredua |
Mota | N-Acetyl-D-Glucosamine (en) |
Estereoisomeroa | N-acetyl-α-D-glucosamine (en) , N-acetyl-alpha-D-mannosamine (en) , 2-(acetylamino)-2-deoxy-alpha-L-glucopyranose (en) , 2-(acetylamino)-2-deoxy-alpha-L-idopyranose (en) , N-Azetilgalaktosamina, 2-(acetylamino)-2-deoxy-beta-D-gulopyranose (en) , N-Acetylmannosamine (en) , β-N-acetyl-D-galactosamine (en) eta 2-Acetamido-2-deoxy-beta-D-glucopyranosylamine (en) |
Masa molekularra | 221,0899372 Da |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | OVRNDRQMDRJTHS-FMDGEEDCSA-N |
CAS zenbakia | 7512-17-6 |
ChemSpider | 22563 |
PubChem | 24139 |
Reaxys | 1247660 |
Gmelin | 28009 |
ChEBI | 721281 |
ChEMBL | CHEMBL447878 |
EC zenbakia | 231-368-2 |
ECHA | 100.028.517 |
Human Metabolome Database | HMDB0000803 |
UNII | 8P59336F68 |
KEGG | C03878 |
PDB Ligand | NAG |
Ezaugarriak
aldatuKimikoki aminoazukre bat da. Glukosaren bigarren karbonoko hidroxilo taldea (-OH) amina talde batek (-NH2) ordezkatu du eta ondoren honi azetil talde bat (-CO-CH3) gehitu zaio.
Garrantzia biologikoa
aldatuN-azetilglukosamina polimerizaturik azaldu ohi da. Disakarido bat eratzen du, kitobiosa, eta ondoren hau polimerizatu eta honako makromolekulak eratzen dira:
- Kitina: Artropodoen exoeskeletoaren osagai nagusia da. Onddoen pareta zelularraren osagaia ere bada.
- Peptidoglikanoa: bakterioen pareta zelularreko osagaia da.
- Glikosaminglukanoak sortzen ditu azido glukuronikoaren batera, eta honen polimerizazioz azido hialuronikoa eratzen da. Polisakarido hau gizakiaren larruazalean ugaria da, baita beste hainbat tokitan ere. 70 kilogramoko pisua duen gizaki batek batazbeste 15 gramo azido hialuroniko ditu.
Erabilerak
aldatuGaixotasun autoimmuneen tratamenduetan erabiltzen da[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Pearson, Aria. «Sugar supplement may treat immune disease» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2018-11-04).
Kanpo estekak
aldatu