Kieveko konboia
Kieveko Konboia 30 kilometro inguru luze zen ibilgailu militarren talde handi bat zen, 2022ko Ukrainako inbasioaren testuinguruan, Kieveko erasoaldiaren parte bezala. Hasiera batean Kiev mehatxatzeagatik nabarmendu zen, baina, gero, gelditu egin zen ezjakinak diren arrazoi batzuengatik. Konboiari buruzko iruzkinek iradokitzen zutenez, bertako soldadu-kopuru handia janari, erregai eta urik gabe egon zitekeen, Ukrainako indar militarrek erasotzen zituzten bitartean.[1][2][3]
2022ko apirilaren 2an, Ukrainako Defentsa Ministerioak Kieveko eskualde osoa inbaditzailerik gabe zegoela adierazi zuen, Errusiako tropek zonaldea utzi ondoren.[4] Hiru egun lehenago, Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak adierazi zuen konboiak "ez zuela, inoiz, bere misioa bete".[5] 2022ko martxoaren hasieran, The Economistek adierazi zuen, itxuraz, antolatutako geldotasuna eta prestakuntza militarra Errusiak gerran oro har zituen arazoen adierazgarri zirela.[6]
Testuingurua
aldatuKieveko Konboia otsailaren 28an ikusi zen lehen aldiz,[7] hiriburuan proiektatutako Kieveko guduaren barruan eraso estrategiko bat egiteko itxurazko saiakera batean.[8] Inbasioaren komentarista askok iradoki zuten orduan Errusiak hiru eguneko gerra laburra egin nahi zuela, gobernua borrokatik kanpo utziko zuten eraso azkar-azkarrekin, alegia.[9] Izan ere, testuinguru horretan, Errusiaren-aldeko gobernu bat ezar liteke.[8][9] Errusiak indar asko oinarritu zituen Bielorrusian, Bielorrusia-Ukraina mugatik Ukraina iparraldetik eraso zuten, beste indar batzuek Donbass eta Luhanskeko Herri Errepublikatik eraso zuten bitartean, bai eta Ukraina hegoaldetik ere, Krimeatik.[10]
Behaketak
aldatuKonboiaren mugimendua
aldatuIbilgailu-zutabea 2022ko otsailaren 28an agertu zen lehen aldiz, Ukrainara iparraldetik barneratuz, Bielorrusiako mugatik eta, garaian zirudienez, Kiev zuen helmuga. Horrek, hasiera batean, gatazkaren behatzaile askoren atsekabea eragin zuen, konboiak Kiev setiatu eta mehatxatu egingo zuela pentsatu baitzen.[11] Egunetan zehar konboia Bielorrusiatik, Pribirsk-era hasieran eta gero Ivankiv-eraino jaitsi zen.[12] Timek jakinarazi zuenez, martxoaren 1erako, konboia hiriaren erdigunetik 25 kilometrora zegoen.[13] Bestelako iturriek, ostean, jakinarazi zuten hiritik 25 eta 30 kilometro artean geldirik zegoela.[12][14]
Hala ere, Erresuma Batuko Defentsa Ministerioaren 2022ko martxoaren 7ko inteligentzia-zerbitzuen eguneraketa baten arabera, Ukrainako erresistentziak eta hainbat konplikazio mekanikok atzeratu egin zuten errusiarren aurrerapena, konboia hiriburutik 30 kilometro baino gehiagora kokatuz: "Kieverantz doan Errusiako zutabe handiaren gorputz nagusia hiriaren erdigunetik 30 km baino gehiagora dago. (...) [Konboia] atzeratu egin da Ukrainako erresistentzia irmoagatik, [bai eta] matxura mekanikoengatik eta pilaketengatik".[12]
Konboiaren tamaina eta soldadu-kopurua
aldatuMartxoaren 2an, kalkuluen arabera, 15,000 soldadu zeuden ibilgailuetan.[12] Formakuntza, berez, ibilgailu militar ugariz osatuta zegoen, eta satelite-irudiek hirunaka aparkatutako ibilgailuak erakusten dituzte, errepidearen sekzio zabalagoetan.[11] Konboia bere tamainagatik nabarmendu zen, 65 kilometro ingurutan zehar hedatzen baita.[15] Konboiaren satelite-argazkiek erakusten zutenez, zutabea hornigai errusiarren kamioiek, tropek, armek eta artilleriek osatzen zute.[7][16] Reutersek konboiaren tamaina aztertu zuen, aurretik uste zena baino handiagoa zela kalkulatuz, 64 kilometro inguruko luzerarekin.[10] The Independentek ere, martxoaren 1ean, konboiak 64 kilometroko luzera zuela kalkulatu zuen, 27 kilometroko hasierako estimaziotatik urrunduz.[17]
Konboiaren babesa
aldatuKonboia aire-erasoen aurkako sistema mugikorrez babestuta zegoen.[15] Ezjakina zen, halere, sistema eraginkorra den, Ukrainako beste toki batzuetan Baykar Bayraktar TB2 drone ukrainarrek arrakastaz eraso baitzuten, eta martxoaren 1era arte "hiru SAM misil-sistema [errusiar] eta 152 mm-ko lau artilleria-pieza suntsitu zituzten, 10 kamioi eta hainbat tankerekin batera"[18][19] –turkiar fabrikazioko TB2 dronen eraginkortasuna, besteak beste, Errusiak gerraren hasierako fasean aire-nagusitasuna lortzeko duen ezintasunari egotzi zaio,[18] Errusiako koordinazio eta komunikazio eskasarekin batera–.[19] Hori dela eta, Ukrainako agintariek drone hauek konboiaren aurka erabiltzea planteatu zuten, baina honek hainbat arazo planteatzen zituen: TB2 drone gutxi zituzten, militar gutxik zuten haiek eraginkortasunez maneiatzeko gaitasuna eta Errusiako indarren GPS-bidezko dronen eraistea.[18] Gainera, martxoaren 3an, Justin Bronk abiazio-ikertzaileak adierazi zuen indar errusiarrek bazirudien aire-erasoen aurkako defentsa-sistema gehiago mugitu zituztela aurrerantz, baita zutabearen inguruan ere.[19] Gainera, Bronkek adierazi zuen ere konboia "oso helburu zaila" bihurtu zela "Ukrainako Aire Armadarentzat", aipatutakoaz gain Ukrainako mugatik kanpo geratzen ziren S-400 misil-sistemen eskura zegoelako ia edozein hegazkin-eraso.[19]
Gelditzea
aldatuKonboia inbasioa hasi eta 8 egunera gelditu zen, Kieveko erdigunetik 30 bat kilometrora; 2022ko martxoaren 7an, defentsa-funtzionario estatubatuarren arabera, zutabea ez zen mugitu zenbait egunetan. Asko eztabaidatu zen zergatik gelditu zen konboia.[20] Oro har, Erresuma Batuko Defentsa Ministerioak adierazi zuen, martxoaren 7rako, konboia bere helburutik atzeratu egin zela "Ukrainako erresistentzia irmoagatik, matxura mekanikoengatik eta pilaketengatik", hurrengoa adieraziz: "zutabeak aurrerapen gutxi egin du [azkeneko] hiru egun baino gehiagotan".[2] Bestelako hedabideetan agertutako iturrien arabera, hurrengo hauek dira konboiaren gelditzearen ustezko zergatiak:
- Erregai- eta elikagai-eskasia. Komentario askotan adierazi zen konboia geldituta dagoela erregai- eta elikagai-eskasiagatik.[2][21] Oro har, gatazkaren barruan, erregai- eta hornidura-arazoak nabarmenak izan dira; hala, kamioiak eta ibilgailuak erregairik gabe geratu dira, eta, ondorioz, bertan behera utzi dira. Kasu batzuetan, Errusiako soldaduek tokiko ukrainarrei erregaia eskatu diete beren ibilgailuentzat.[1][22]
- Eguraldia, lurra eta pilaketa. Beste iturriek batzuek iradokitzen zute ibilgailuak pilaturik zeudela, eta, horrek, auto-ilarak eragiten dituela. Era berean, ukrainarrek soldadu errusiarrek utzitako ibilgailuak aurkitu zituzten ere, klimak inguru zingiratsuak sortu baitzuen errepideetan. Erronka logistikoek klima eta lokatza barne hartzen dituzte;[7] izan ere, modu zabalean egiaztatu zen ibilgailu errusiarrak ez direla gai lur lohitsuetan ibiltzeko. Kasu honetan, badirudi lurra ez dela izoztu aurtengo negu epela dela eta. Sare sozialek zabaldu egin dituzte soldadu errusiarrek lokatzetan harrapatuta geratu ondoren abandonatu dituzten ibilgailu astunen irudiak.[14] Arazo hori bereziki nabarmena da Ukraina iparraldean, eta larriagotu egiten da rasputitsa –izotza urtzea– eremu gehiagotan finkatu ahala.[14]
- Ukrainaren erasoak. Beste batzuek iradoki zute Ukrainako militarren erasoen ondorio dela, baina, egun, informazio gutxi zegoen horri buruz. Iradokizun batzuen arabera, artilleriak, Turkian egindako droneek edota lurreko segadek eraso zioten zutabeari.[1][2][23]
- Ibilgailuen gurpil eta mantenimendua. Ibilgailuen mantentze txarrari eta pneumatiko merkeei ere egotzi zaie errua;[1][22] izan ere, arazo horiek matxuratutako beste ibilgailu militar errusiar batzuetan aurkitutako arazoak dira.[24] Adituek esan zutenez, ibilgailu errusiar batzuen pneumatikoak kalitate merkekoak ziren, ez ziren mantentzen, eta, ondorioz, ibilgailuak erabiltzekotan, hauek huts egiten zuten. Trent Telenko-k, Pentagonoko pertsonal-ohia, aditua eta historia militarreko idazlea, ibilgailu errusiarren pneumatikoak aipatu zituen arrazoitzat, Twitterreko hari batean azaldu zuenez, Pantsir-S1 kanoi-misilen sistema errusiarren argazkietan oinarrituta, Estatu Batuetako Armadaren ibilgailuen auditore gisa duen esperientziarekin konbinatuta. Adierazi zuenez, "kamioi militar baten pneumatikoak hilabetetan leku batean uzten dituzunean", gurpilaren albo-hormak eguzkitan hauskor bihurtzen dira eta (...) huts egiten zute". Errusiar ibilgailuen kasuan, hilabete bat ez ezik, "inork ez z[it]uen ibilgailu hori[ek] erabili urtebetez". Karl Ruth-ek, bestalde, Telenkoren alde egin zuen. Gainera, adierazi zuenez, kamioiak "ezin dira arriskatu errepidetik kanpo erabiltzera rasputitsa/lokatz-denboraldian", eta, beraz, errepideetara mugatu behar zirela.[25]
- Esperoan egon. Beste iruzkin batzuek iradoki zute konboia operazio-base bat ezartzeko zain zegoela soilik.[26][27]
- Planifikazio eskasa eta antolakuntza falta orokorra. Amaitzeko, Janesek teorizatzen duenez, Errusiak Ukrainako inbasiorako prestakuntza orokorrik ez izateak, eta Errusiak Bigarren Mundu Gerraz geroztik eskala horretan jardun ez izanak, militarki, komunikazio-arazoak eragin dituzte unitateen artean, elkarlana ezeztatuz. Kieveko zutabearen geldialdia eta itxurazko desantolaketa hau, komunikazio-arazo edta planifikazio eskas horien emaitza izango zen.[28]
Estrategia-analisia
aldatuZutabea agertu eta gutxira zutabea aipatzen zuten iruzkinek ziurtzat jotzen zuten Ukrainan sartuko zen zutabe bat zela, Kieveraino joan eta hura inguratu egingo zuela, herrialdeko hiriburua setiatuz.[29]
2022ko martxoaren 3an, CNNk Martti Kari defentsa inteligentziako aditu-ohi finlandiarra erabili zuen iturri gisa, estrategikoki, zutabe geldituak kanpainarako bi mehatxu nagusi suposatzen zituela esateko. Lehenik eta behin, zutabea, orain gelditua, helburu erraza izan litekeelako azkenean suntsituko luketen erasoetarako. Bigarrenik, zutabe geldiak, bertan zeudenei, egoerak okerrera egin ahala, moral-arazoak sortuko zizkielako, ez bakarrik zutabean zeudenei, baita beren egoeraren berri zuten beste tropa errusiar batzuei ere.[2] Beste komentario batzuen arabera, "konboi zitaleko" tropek hornigai-kamioi asko dituzte, eta konboiko soldaduek kamioien hornigaiak janez bakarrik irauten zutela bizirik, beste unitate batzuei eman behar zitzaizkien hornigaiak kontsumituz.[30]
Konboiaren funtzioari dagokionez, aurreratu izan zen bai zutabea Kieveko setioaren parte izango dela iristen denean, eta ibilgailuak eta tropak beren posizioak hartzeko hedatuko zirela,[31] edo iradoki izan zen ere hornikuntza-konboi bat besterik ez dela, inguruan konprometituta zeuden tropei elikagaiak eta munizioak berrezartzeko. Hirugarrenik, operazio aurreratuen base baten oinarri modura iradoki izan zen, Kieven aurkako erasoetarako.[26][27]
Ukrainaren erantzuna
aldatuMartxoaren 3an, ABCk jakinarazi zuen tankeen-aurkako armekin egindako lurreko erasoek ibilgailu asko suntsitu zituztela. Adierazi zuen erasotzaileek nahita eraso ziotela zutabearen buruari, eta ibilgailuak suntsitu zituztela han. Horrek, aldi berean, barrikada bat sortu zuen, non ibilgailuek ezin zuten aurrera egin, eta horrek, aldi berean, konboi osoa geldiarazi zuen, Kieveranzko bidean aurrera egitea ezeztatuz.[29] Martxoaren 11n, defentsako goi-funtzionario estatubatuar batek adierazi zuen Ukrainako indarrek lurreko sua erabiliz hainbat eraso egin zituztela konboiaren aurka; hala nola, Mendebaldeko herrialdeek bidalitako FGM-148 Javelin tankeen-aurkako misilak erabiliz.[29] Eraso estrategikoek konboia geldiarazten lagundu zute, konboiaren barruan suntsitutako elementuekin "funtsean barrikada bat sortuz" eta konboiak aurrera egitea eragotzi zuten auto-ilarak sortuz.[29] Kieven lan egiten zuten unitate ukrainarrek hainbat oztopo eta blokeo jarri dituzte beren ibilbidean, baita "tranbiak, autobusak eta tamaina handiko ibilgailuak" erabilita ere.[32]
Frankotiratzaile ukrainarrek ere, beren posiziotik, Errusiako tropei eraso eta soldadu errusiar batzuk hil dituzte, goi-mailako ofizier errusiarrak barne.[14] Martxoaren 3an, Andrei Sukhovetski maior jenerala, Barruti Militar Zentraleko Arma Konbinatuen Armadako komandanteordea, frankotiratzaile ukrainarren tiroen ondorioz hil zuten 64 kilometroko luzerako konboi militar geldiaren buru ausartu zenean, Kievetik ipar-mendebaldera. Une hartan, Ukrainako inbasioan hildakoetatik hierarkia altueneko ofizial errusiarra zen.[14]
Hainbat elementuren birrantolaketa eta atzera-egitea
aldatu2022ko martxoaren 11rako, elementu batzuk banandu eta tiro-posizioetan hedatu ziren. Konboiaren zatirik nagusiena errepidean zegoen bitartean, zati batzuk, artilleria barne, zutabe nagusia utzi eta Hostomeletik hurbil posizioak hartzen hasi ziren.[33] Konboiaren zati batzuek posizioak hartu zituzten ere Lubianka-n eta inguruko basoetan.[34] Martxoaren 16an, Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak adierazi zuen Kievetik iparralderako konboi errusiarrak trabatuta jarraitzen zuela, eta ez zuela aurrera egin;[35] hala ere, martxoaren 31n, Departamentuak adierazi zuen ezin zuela baieztatu zutabea oraindik ere existitzen zenik, eta adierazi zuenez, azken finean, "[zutabeak ez zuela] inoiz (...) bete bere eginkizuna".[5]
2022ko apirilaren 2an, Ukrainako Defentsa Ministerioak Kieveko eskualde osoa, non zutabe militarra hedatuta baitzegoen, inbaditzailerik gabe zegoela adierazi zuen, tropa errusiarrek atzera egin ondoren.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Ingelesez) «Ukraine: Why has Russia's 64km convoy near Kyiv stopped moving?» BBC News 2022-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c d e CNN, Luke McGee. «Here's what we know about the 40-mile-long Russian convoy outside Ukraine's capital» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «The drone operators who halted Russian convoy headed for Kyiv» the Guardian 2022-03-28 (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ a b (Ingelesez) «Ukraine ‘retakes whole Kyiv region’ as Russia looks east» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ a b (Ingelesez) Reuters. (2022-03-31). «Not clear Russian convoy to Kyiv exists anymore, Pentagon says» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ «Why a huge Russian convoy remains stalled north of Kyiv» The Economist 2022-03-04 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Russia's 64km convoy has made 'little discernible progress' towards Kyiv, UK intelligence says» ABC News 2022-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ a b (Ingelesez) «Russian military convoy near Ukraine's Kyiv makes no progress, probably stuck in mud or out of fuel: Report» India Today (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ a b (Ingelesez) «Putin’s miscalculation» POLITICO 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b (Ingelesez) Reuters. (2022-03-02). «Russian military convoy north of Kyiv stretches for 40 miles -Maxar» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ a b (Ingelesez) «Vast Russian military convoy may be harbinger of a siege of Kyiv» the Guardian 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c d «What we know about 64km-long Russian convoy headed for Kyiv» www.9news.com.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «Russia's 40-Mile Long Tank Convoy Closes In on Kyiv as Bombing Intensifies in Kharkiv» Time (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c d e «What we know about 64km-long Russian convoy headed for Kyiv» www.9news.com.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b «Is stuck convoy in Ukraine a setback for Russia?» www.9news.com.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Cooper, Tom Sables Tim. «What's going on with Russia's convoy outside Kyiv?» Forces Network (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ «Ukraine: 40 mile-long Russian convoy heading to Kyiv twice as long as previously thought | The Independent» web.archive.org 2022-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Ukraine's drone strikes a threat to Russia's advancing forces» The National 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Justin Bronk (Royal United Services Institute). "Reasons for Failure? Russian Air Force in Ukraine". Military Aviation History.
- ↑ «Russia's 40-Mile Convoy Headed To Kyiv "Continues To Be Stalled": US» NDTV.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ «Russian convoy near Kyiv ‘suffering continued losses’ and Putin forced to use conscript troops, UK claims | The Independent» web.archive.org 2022-03-10 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b (Ingelesez) Roper, Matt; Hughes, Lorna. (2022-03-06). «Russian soldiers run out of fuel and knock on village doors for food» HullLive (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ «Why a huge Russian convoy remains stalled north of Kyiv» The Economist 2022-03-04 ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Tegler, Eric. «Have Flat Tires And Ukraine’s Mud Season Stalled The Russian Column Outside Kyiv?» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «How cheap Chinese tires might explain Russia's 'stalled' 40-mile-long military convoy in Ukraine» news.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b Ukraine War: The 40 mile Convoy is Worse Than You Think. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b (Ingelesez) Demirjian, Siobhán O'Grady and Karoun. (2022-03-09). «Is the Russian convoy outside Kyiv stuck or readying for final attack?» The Sydney Morning Herald (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine conflict: Russian military adapts command-and-control for Ukraine operations» Janes.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b c d (Ingelesez) «Huge Russian convoy outside Kyiv disperses after reports of food, fuel shortages» ABC News 2022-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ «12ft |» 12ft.io (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine conflict: Dread in Kyiv as huge Russian convoy advances» BBC News 2022-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ «How Kyiv locals plan to stop enormous Russian convoy» www.9news.com.au (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Russian convoy outside Kyiv has redeployed into firing positions, satellite photos show - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Russian military convoy near Kyiv ‘dispersed, redeployed’» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
- ↑ (Ingelesez) «Russian Troops Bogged Down in Face of Stiff Ukraine Resistance, Says DOD Official» U.S. Department of Defense (Noiz kontsultatua: 2022-04-12).