Kieveko oblasta
Kieveko oblasta (errusieraz: Киевская область, translit. Kievskaïa oblast) edo Kyiveko oblasta (ukraineraz: Київська область, translit. Kyïvs’ka oblast), Ukrainako ipar-erdialdeko probintzia edo oblasta da. Iparraldean Bielorrusiarekin du muga, ekialdean Txernihiv eta Poltavako oblastekin, hego-ekialde eta hegoaldean Txerkasiko oblastarekin, hego-mendebaldean Vinnitsiako oblastarekin eta mendebaldean Zhytomyrko oblastarekin[1]. 28.131 km²ko azalera du eta 2010eko urtarrilaren 1ean 1.721.800 biztanle zituen[2]. Oblastaren zentro administratiboa Kiev da. Hala ere, hiri hau estatus bereziko entitate administratibo autonomoa da.
Kieveko oblasta Київська область | |
---|---|
![]() | |
![]() ![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea |
![]() |
Hiriburua | Kiev |
Geografia | |
![]() | |
Azalera | 28131 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1721800 biztanle (2010) |
Dentsitatea | 61,2 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.kyiv-obl.gov.ua/ |
Hiri nagusiakAldatu
Kieveko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[3]):
- Bila Tserkva: 204.794 biztanle
- Brovary: 89.384 biztanle
- Boryspil: 55.334 biztanle
- Fastiv: 50.586 biztanle
Fitxategi:Kiev Pechersk Lavra (General).jpg
Kievo-Petxerska Lavra monasterioa.
ErreferentziakAldatu
- ↑ Kiev Oblast Ukraine-tourism.com.ua
- ↑ Київська область Ukrstat.gov.ua
- ↑ Kieveko oblasteko hiriak World-gazetteer.com
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Ukrainako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |