Ivankiv[1] (ukraineraz: Іванківtranslit.: Ivankiv, iˈwɑnkiu̯ ahoskatua) Ukrainako iparraldeko hiria da, Kieveko oblastean dagoena. Teteriv ibaiaren ezkerraldean kokaturik, 2021ean 10.191 biztanle zituen.

Ivankiv
Ukrainako hiri-motako kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Kieveko oblasta
Raion of UkraineIvankiv Raion
Posta kodea07200
Geografia
Koordenatuak50°55′58″N 29°54′17″E / 50.9328°N 29.9047°E / 50.9328; 29.9047
Map
Azalera8 km²
Altuera138 m
Demografia
Biztanleria10.439 (2019ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea1.304,88 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00
ivankiv.com.ua

Historia aldatu

Herria 1589an sortu zuten Ivan Proskuraren omenez. Lehenik Ivanov eta Ivanovka deitu zioten, baina gero Ivankiv bilakatzea erabaki zuten. XVII. mendearen hasieran, Krimeako tatariarrek Polesiako hainbat eremutan lau kanpaina militar egin zituzten, eta, ondorioz, hainbat pertsona hil eta beste batzuk preso hartu zituzten.

Txernobylgo zentral nuklearretik 52 kilometro hegoaldera dago, gune kaltetuenetik 20 kilometrora. Ondorioz, Ivankivek ez zuen hondamendi nuklearraren eraginik jasan (Poliske edo Pripiatek ez bezala), baina herriaren mendebaldean ingurabide-errepide bat sortzea erabaki zuten, bizitegi-eremuetan hauts erradioaktiboa ez zabaltzeko.

2022ko otsailaren 24tik aurrera, Ukrainaren inbasioaren arloan Bielorrusiako mugaren eta Kiev hiriburuaren arteko erdibideko puntu estrategiko batean zegoelako, errusiar armadaren bonbardaketek hiria partzialki suntsitu zuten. Suntsitutako eraikinen artean, bertako Historiaren Museoa zegoen, Maria Prymatxenko artista ukrainarraren 25 artelan biltzen zituena, herrialdeko kultura herrikoiaren ikur bat.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu