Khonsu
Khonsu, ilargi jainkoa egiptoar mitologian, medikuntzarekin lotua gaixoen babesle bezala, eta izpiritu txarrak uxatzen zituena. Lurraren emankortasuna ere irudikatzen zuen, ugalkortasunaren boterea eta jaiotzak. Denboraren igaroarekin lotu zen.
Khonsu | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Amon |
Ama | Mut |
Izen egiptoarra: Khonsu (ḫnsu) (beste idazkera batzuk: Khonshu, Chonsu, Khensu, Khons).
|
Ikonografia
aldatuGizon bizarduna ibiltze posizioan (Antzinako Inperioa), momia itxurako ume batean bihurtzen dena, ilgora eta ilargi diskoaz koroatua, uraeus eta alboko mototsarekin, gaztetasunaren ezaugarri bezala, Uas zetro bat darama, Djed pilarea, ankh, heqa (bastoia) eta nenekharekin (maiala), eta, batzuetan, menat lepokoa darama paparrean edo eskuetan.
Belatz burudun gizon bezala ere irudikatu zen, ilargi diskoa eta ilgorarekin koroatua, baita beste aldaera batzuekin ere, babuino bezala (ilargi jainkoa), zezen edo zezen bikoitz bezala (bere ugalkortasun aktibitatean eta Duatean).
Mitologia
aldatuPiramideetako Testuetan agertzen da izaera oldarkorreko eta jainko krudel bezala, jainkoak elikatzeaz arduratzen dena ere baden arren, baita faraoiari ehizan laguntzeaz ere, eta jeinu gaiztoen aurka babesle bezala agertzen da. Khonsu, ilargi jainko bat da, zerutik bidaiatzen duena bere txalupan.
Sinkretismoa
aldatuIah jainkoarekin batzen da, bere itxura berria eta ilargi funtzioak hartuz. Posible da Inperio Ertainean Gebelein eta Tebasen sartu izana, Osiris, Ptah, Hathor eta Toten ezaugarriak hartuz, Inperio Berrian sendotuz, tokiko mitologian barneratuz. Iparraldean, Herishef izan zitekeen Khonsuren forma bat.
Epitetoak
aldatu"Gaztetasunaren giltzarria", "Zeharkatzen duena" edo "Bidaiaria" (ilargi jainko bezala) epitetoak ematen zaizkio.
Gurtza
aldatuBere tenplu nagusia Karnaken dago, Amonen tenpluaren barruti barnean.
Izen teoforoak
aldatuBere izena, Tebasen Amonen Apaiz Goren izan zen Diedkhonsuefankh bezalako pertsonaien izenen zati da.