Herishef, justizia eta emankortasunaren jainkoa da. Egiptoar mitologian, eguzki jainkoa ere bada

  • Izen egiptoarra: Herishef. Izen greziarra: Harsafes. Heroi greziarra: Herakles
Herishef
Egiptoar mitologia
Harsaphes.png
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa

IkonografiaAldatu

Ahari burudun gizon bezala irudikatzen zen, adar kiribilduna, eta Atef koroa eguzki diskoarekin, Uas zetroa eta ankha zeramatzalarik.

MitologiaAldatu

Jatorrizko uretatik jaioa, Niloren goraldia mesedetzen du eta janari hornitzailea da.

EpitetoakAldatu

Bere izenak bere lakuan dagoena esan nahi du eta zakil indartsukoa titulua jasotzen zuen.

SinkretismoaAldatu

Osiris, Khnum eta Shurekin identifikatua izan zen

GurtzaAldatu

Bere gurtza nagusiena Herakleopolis Magnan izan zen, Egiptoko lehen tarteko aroan oso garrantzitsua izan zelarik. Egunero eskaintzen zitzaizkion idi sakrifizioak.


Kanpo estekakAldatu