Ruhola Khomeini

Khomeini» orritik birbideratua)

Ruhola Khomeini[1] —jaiotza-izena: Ruhola Musavi Suhufu Ibrahima Musa Khomeini— (persieraz: روح الله خمینی‎‎, ruːholˈlɑːhe χomeiˈniː ahoskatua; Khomein, Iran, 1902ko irailaren 24a - Teheran, Iran, 1989ko ekainaren 3a) politikaria eta Irango xiiten buruzagia izan zen.

Ruhola Khomeini

1. Irango Lider Gorena

1979ko abenduaren 3a - 1989ko ekainaren 3a - Ali Khamenei
Bizitza
JaiotzaKhomein (en) Itzuli1900eko maiatzaren 17a
Herrialdea Iran
HeriotzaTeheran1989ko ekainaren 3a (89 urte)
Hobiratze lekuaRuhola Khomeiniren mausoleoa
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaSeyyed Mostafa Khomeini
Ezkontidea(k)Khadijeh Saqafi (en) Itzuli  (1929 -  1989ko ekainaren 3a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
arabiera
Irakaslea(k)Seyyed Hossein Borujerdi (en) Itzuli
Abu al-Majd al-Isfahani (en) Itzuli
Sheikh Fazlollah Nuri (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta, erlijio burua, akhoond (en) Itzuli, teologoa eta mistikoa
Lan nabarmenak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIrango Iraultza
Iran-Irak gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaXiismoa
hamabitarra
Alderdi politikoaAlderdi Errepublikano Islamiarra

imam-khomeini.ir
IMDB: nm0451776 Discogs: 2736451 Find a Grave: 10150 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Arak, Isfahan eta Qum hirietako erlijio-eskoletan ikasketak egin eta ulema egin zen 27 urte zituela. Reza Khan shaharekin istilu politikoak izan zituen 1941ean eta Mossadeghen alde agertu zen 1953an. Atxilotuta egon ondoren, 1964an askatu zutenean, berriro aurre egin zion shahari. Turkiara erbesteratu zuten horren ondorioz. Handik irakiar Najaf hiri santura joan zen, 1978 arte. Khomeiniren mezua indar handiz zabaltzen hasi zenez, hango gobernuak Frantziara bidaltzea erabaki zuen. Hala ere, Frantziatik gidatu zituen shaharen aurkako ekintzak, eta shahak atzerrira ihes egin behar izan zuen. Orduan itzuli zen Khomeini Iranera (1979).

Bazarganen agindupeko gobernua osatu zuen, iraultzaren buruzagia izan zen eta Irango Islamiar Errepublika ezarri. Aginpide handia eman zion horrek, baita neurri latzak ezartzeko aukera ere (jendea fusilatu, Estatu Batuetako jatorriko pertsonak bahitu, eta abar). Erlijio-burua izan zen, eta bere esku izan zuen Irango politika.

Gaur egun, haren gorpua Ruhola Khomeiniren mausoleoan dago.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ruhola Khomeini