Ken Russell
Henry Kenneth Alfred "Ken" Russell (Southampton, Hampshire, 1927ko uztailaren 3a - Londres, 2011ko azaroaren 27a) ingeles zinema zuzendaria izan zen.
Ken Russell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Southampton, 1927ko uztailaren 3a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 2011ko azaroaren 27a (84 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Shirley Ann Russell (en) (1956 - 1978) Hetty Baynes (en) (1992 - 1999) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ekialdeko Londresko Unibertsitatea Pangbourne College (en) Walthamstow College of Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, gidoilaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, telebista zuzendaria eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | University of Wollongong (en) University of Wales, Newport (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Air Force |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
|
Britainiar telebistako egilerik emankorrenetako bat izan zen. Musikagile ospetsuen biografiak egin zituen batez ere, film bitxi barrokoak, zehaztasun historikoa baztertzen zutenak. 1969an Women In Love (Emakume maiteminduak) filma egin zuen, D. H. Lawrenceren eleberriaren egokitzapena. Tommy (1975) zinemaren historiako lehen opera-rocka izan zen, The Who taldearen musikaz egina eta arrakasta handia izan zuena. Beste film aipagarri batzuk The Devils (1971, Deabruak), Lisztomania (1975), Valentino (1977) eta Altered States (1980) dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/02/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Ken Russell Internet Movie Database
- (Ingelesez) Russell, Ken (1927-2011) British Film Institute