Kelvin Kiptum
Kelvin Kiptum Cheruiyot (Chepkorio, 1999ko abenduaren 2a – Kaptagat, Rift ibarra, 2024ko otsailaren 11) kenyar atleta izan zen, zendu zelarik maratoiko munduko markarik hoberena zuena: 2.00.35. Bizi osoan hiru maratoi korritu zituen, eta hiru denborak munduko lehen zazpi marka onenen artean zeuden.[1]
Kelvin Kiptum | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Chepkorio (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Kaptagat (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irakaslea(k) | Gervais Hakizimana (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta, iraupen-lasterkaria eta maratoilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 59 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 178 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() |
Bizitza
aldatuKelvin Kiptum 1999ko abenduaren 2an jaio zen Chepkorion, Kenyako Rift Haran Handian, Eldoretetik 30 kilometro ekialdera. Kenyar atleta askoren sorlekua da eskualde hori, eta baita atzerriko lasterkari anitzen entrenamendu-tokia ere. Haiei jarraiki hasi zen laster egiten Kelvin haurra, herri inguruko basoetan ahuntzain zebilela.[2][3]
2013an egin zuen lehenbiziko maratoi erdia, Eldoreten, 13 urte zituelarik. 2019ko martxoan egin zuen nazioarteko debuta, Lisboako maratoi erdian; bosgarren amaitu zuen. Lehenengo maratoia, berriz, Valentzian korritu zuen, 2022ko abenduan, eta nabarmen erakutsi zuen distantzia luzeko probetarako zuen gaitasuna. Irabazi zuen lasterketa, 2.01.53 markarekin. Debutari batek inoiz egindako denborarik onena zen.[1]
2023an, Londresko maratoian gailendu zen lehenik, 2:01:25 denborarekin, eta ondoren iritsi zen Chicagoko erakustaldia. Bertan erdietsi zuen munduko marka: 2.00.35. Aurrekoa, Eliud Kipchogerena, 34 segundoan hobetu zuen. Aditu gehienen arabera, aukera asko zituen ordura arte inoiz lortu gabeko balentria lortzeko: bi orduren langa jaistea.[1][4]
Auto istripu batean hil zen, 2024ko otsailaren 11n, Eldoret eta Kaptagat herrien artean. Harekin batera zihoan Gervais Hakizimana entrenatzailea, eta hura ere zendu egin zen. Emakume bat ere zihoan autoan, Sharon Kosgei, eta zauri larriekin eraman zuten erietxera. Poliziak azaldu zuenez, Kiptumek autoaren kontrola galdu zuen, eta, zuhaitz bat jo ostean, autoa 60 metroko amildegi batetik behera erori zen.[1][5]
Entrenametzeko era
aldatu2023ko urrian Kiptumek lortutako errekorra hautsi ondoren, bere entrenatzaileak atletaren entrenamendu erregimenaren inguruko informazioa eman zuen. Gervais Hakizimanak adierazi zuen Kiptumek astean 250 eta 280 km artean egiten zituela urte hartako apirileko Londresko Maratoiaren aurretik. Bere errutinak egunero goizeko 25-28 km-ko lasterketak, astearte eta larunbatetan pistako edo fartlek entrenamenduak, eta ostegun eta igandeetan 30-40 km-ko lasterketa luzeak biltzen zituen, maratoiaren erritmotik gertu.[6] Txandaka entrenatzen zuen Chepkorioko altitude handiko eremuetan eta gertuko Kerio haranean (800-1.200 m) Chicagoko Maratoiaren aurretik.[7]
Bizitza pertsonala
aldatuKiptum Asenath Cheruto Rotich-ekin ezkonduta zegoen, eta bi seme-alaba izan zituen.[8]
Marka hoberenak
aldatuProba | Denbora | Postua | Data | Oharrak | |
---|---|---|---|---|---|
Pista | 10.000 metro | 28:27.87 | Stockholm, Suedia | 2021eko maiatzak 4 | |
Errepidea | 10 km | 28:17 | Utrecht, Herbehereak | 2019ko urriak 6 | |
Maratoi erdia | 58:42 | Valentzia, Espainia | 2020ko abenduak 6 | ||
Maratoia | 2:00:35 | Chicago, AEB | 2023ko urriak 8 | Munduko markarik onena |
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Arratibel Gascon, Ainara. Kelvin Kiptum hil da, maratoiko munduko marka zuen atleta. Berria, 2024ko otsailaren 12a, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2024-2-12).
- ↑ LRDC. La historia de Kiptum: “Él nos seguía descalzo después de cuidar a las cabras”. Sport, 2023ko urriak 8, sport.es (kontsulta data: 2024-2-12).
- ↑ Komen, Jonathan, Rutto, Stephen. Coachless, shoeless, but not hopeless...Kiptum, the man of the moment. The Standard, 2023ko urriak 12, standardmedia.co.ke (kontsulta data: 2024-2-12).
- ↑ Kiptumek maratoiko munduko errekorra ezarri du, Chicagon. Eitb, 2023ko urriak 8, eitb.eus (kontsulta data: 2024-2-12).
- ↑ Kelvin Kiptum hil da, maratoiko munduko errekorduna. Eitb, 2024ko otsailak 12, eitb.eus (kontsulta data: 2024-2-12).
- ↑ (Ingelesez) "Kelvin Kiptum's Coach Reveals His Incredible Training Before Marathon World Record in Chicago".. LetsRun.com..
- ↑ (Ingelesez) Rotich, Bernard. (2023). "Chicago Marathon: Kelvin Kiptum sets sights on the big prize".. Daily Nation..
- ↑ (Ingelesez) "Kiptum's widow: My husband loved his children dearly". Nation..