Kattin txiki

Oroimen Historikoaren Elkartea

Kattin Txiki. Oiartzunen 2005ean sortu zen elkartea da.[1] 1936ko gerraren inguruko oroimen historikoa berreskuratzeko helburuarekin, ikerketa eta dibulgazio lana egiten du eta Oiartzungo Ondare Mahaiko eragilea da.[2]

Kattin txiki
Datuak
Motaelkartea
HerrialdeaEuskal Herria
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaelkarte
Historia
Sorrera2005
webgune ofiziala
Youtube: UC9KBHVQ_cFdNQb7v1BJWPlA Edit the value on Wikidata

Sorrera

aldatu

Iragorriko kanposantuaren hobi komunean egindako indusketek eman zioten hasiera taldeari. Oiartzunen eremu honetan gertatutakoaren berri bazegoen, jakina baizen 36ko gerran fusilatutakoen gorpuzkinak oraindik atera gabeak bazeudela bertan. Bestalde, herrian desagertutakoen senideek haiekin gertatu zenaren berri jakiteko nahia eta beharra zegoen eta lurjabe berria hobi komuna aurkitzeko prest zegoela baliatuta, ekin zioten bilaketa lanari. Taldearen lan-eremua Oiartzun da eta herrian zer gertatu zen jakin eta herritarrei informazioa helarazteko sortu zen. Honekin batera hurrengo belaunaldiei transmititu nahi die 1936ean gertatutakoa, ahanzturan gera ez dadin.

 

Oiartzun, pertsona gehien fusilatu zituzten Gipuzkoako bigarren herria da. Ehizaldia ez zen nolanahikoa izan: 5.260 biztanletik 250 atxilotu zituzten herrian sartu eta astebeterako. 21 oiartzuar hil zituzten, haietatik 12 desagerrarazita. Herriko gune franko hiltoki bihurtu zituzten hainbat herritako 200 lagun inguru fusilatuta, eta gainera, torturatuak, kartzelatuak, bortxatuak, kontzentrazio eta lan esparruetara eramandakoak, geroago fusilatutakoak, ondasunik gabe utzitakoak, zigortutakoak eta lotsarazitakoak, zapaltzaileekin borroka egitera behartu zituztenak, ihes egin behar izan zutenak edo seme-alabak urrutira bidali behar izan zituztenak.[3] [4]

1936ko uztailaren 27an Francoren indar faxistek Oiartzungo udalbatza indarrean desegin zuten. Alkatea, alkateordeak, erregidorea eta beste lau zinegotzi San Kristobaleko gotorlekura eraman zituzten eta hauetako bi erailak izan ziren.

Erailen eta desagertuen zerrenda

aldatu

Oiartzungo herrian fusilaketa asko izan ziren hainbat guneetan. Esanguratsuenak, eta datuen arabera: Pikoketako parajean, Aritxulegiko errepide baztarrean, Altzibar auzoko baserri-pareta batean, hilerriko paretan, Iragorriko kanposatua deitzen zaion, Artikutzako bidean dagoen mendi hegal batean eta Berrondo baserrrian. Zerrenda osatu ahal izan da jasotako testigantza eta heriotza-agiriei esker.

Oiartzunen erailak

aldatu
  1. Joxe Mari Berrondo Lasarte
  2. Mercedes Lopez Cotarelo
  3. Pilar Vallés Vicuña
  4. Victor Genua Montiano
  5. Jesús López Casado
  6. Agapito Domínguez Taguada
  7. Bernardo Usabiaga Jauregii.
  8. Manuel Justo Alberdi
  9. Miguel Jacinto López Pascual.
  10. Vicente Argote.
  11. Agustín Miguel Bermejo
  12. Félix Luz Etxeberria
  13. Angel Braña López
  14. Jose María Arruti Idiakez
  15. Patxi Alkain Dorronsoro
  16. Maria Josefa Olaziregi Ibarburu
  17. Jose Isasa Olano
  18. Jose Manuel Irigoien Larrañaga
  19. Sebastian Mitxelena Sein
  20. Martin Lekuona Etxebeguren
  21. Jeronimo Etxeberria Burutaran
  22. Bixente Martiarena Rekondo
  23. Joxe Mari Aranburu Illarramendi
  24. Domingo Belaunzaran Zapirain
  25. Segundo Lekuona Albistur
  26. Gerbasio Albisu
  27. Martin Lekuona Etxebaguren
  28. Jorge Iturrikastillo Aranzabal
  29. Jose Maria Etxeberria Berra
  30. Eugenio Sarria Lekuona (Berrondo baserrian bigarren aldiz afusilatua).
  31. Felipe Ledesma Cano
  32. Antonio Lopes De Dios
  33. Mariano Calvo Herrador
  34. Francisco Murillo Davila
  35. Jose Sanchez Molero
  36. Jose Sirena Inza
  37. Casimiro Garcia Valle
  38. Manuel Vancell Sola
  39. Jose Diaz Vazquez
  40. Benjamin Herrero de Diego
  41. Basilio Aristondo Rekarte
  42. Eugenie Galdona Etxeberria
  43. Iganacio Maria Eguileor Zugasti
  44. Joseba Zeziaga Arizaga
  45. Jose Juaquin Arín Oyarzabal
  46. Leonardo Guridi Arrazola
  47. Jose Markiegi Olazabal
  48. Agustin Aranburu
  49. Maria Areitio
  50. Luis Belanzategui Zulueta
  51. Felix Elorza Olalde
  52. Faustino Garitano Askasibar
  53. Vicente Irazola Urrutia
  54. Imanol Mendinabeitia Zubizarreta
  55. Paula Mugika
  56. Francisca Oyanguren
  57. Gregorio Sampedro Azpiazu
  58. Marcelino Ugalde
  59. Dionisio Uribesalgo Otaduy
  60. Jose Antonio Urionabarrenetxea Isasmendi
  61. Sabino Etxabe Guruzeta
  62. Isidro Garcia Etxave
  63. Juan Gorostidi Altuna
  64. Martin Cruz Tapia Mitxelena
  65. Jose Martinez Artazkoz
  66. Elias Mendizabal Bengoetxea
  67. Rogelio Karrera Iraola
  68. Pedro De Pedro Allende
  69. Antonio San Baudilio del Campo
  70. Lorenzo Palacios Jimenez

Desargetuak:

aldatu
  1. Zelestino Gaztelumendi Berasategi        
  2. Lekuona Etxabeguren                 
  3. Bautista Aldai Mitxelena                          
  4. Txomin Etxebeste Etxebeguren             
  5. Felix Goia Urbieta                                    
  6. Luis Otaz Lizarralde
  7. Manuel Irigoien Mitxelena                         

Bestalde, Oiartzundik Iruñeako San Kristobal gotorlekura eramanak izan ziren Leontzio Aranburu Agirre eta Anjel Arizmendi, tiroz hil zituzten Nafarroako Iberon.[5]

Euskal herriaren alde hildakoei omen egiteko Peña Gantxegiren Monumentua

aldatu
 
Peña Gantxegiren monumentua
 
Oroipena zor

1977ko azaroaren 1ean inauguratu zuten herriko kanposantuan. Bertan 1936ko urtean Euskadiren defentsan hildakoak omentzen dira, hilerriko horman, fusilamenduen eta herri-sarraskien ohiko pareta izan zenaren lekuan, hain zuzen ere. Luis Peña Gantxegiren frontoi itxurako monumentuan irakur daiteke Manuel Lekuonaren esaldia:

“Erriari zioten gorrotoz il zinduzten”. “Erriaren gogoan bizi zarate”[6]

Monumentuaren albo batean gogoratzen dira 1936an hildako 21 oiartzuarren izenak, “Oroipena zor. Fusilatu eta desagertuen zerrenda” izenburupean.[7][6]

Herri aitzindaria izan da Oiartzun oroimen historikoa berreskuratzeko lanetan. Francisco Franco diktadorea hil berritan hasi ziren oiartzuarrak eta udala gertatu zenaren egia, justizia eta erreparazioaren bila. 2007an onartu zuen Espainiako gobernuak Memoria Historikoaren Legea eta ondoren hasi ziren toki gehienetan biktimen eskubideak lantzen. Ordurako 30 urteko bidea egina zuen Oiartzunek.

Oiartzungo herriak bertan dauden hezurrak gorde eta zaindu egiten ditu, eta ahal den neurrian identifikatu. 2021ean Kattin Txiki eta udalaren iniziatibaz hilobian gordeta zeuden hezurrak katalogatzeko proiektua martxan jarri zen, bertan dauden gorpuak identifikatzeko saiakera berria egiteko. Jakina da, oraindik ere, oiartzuar familia asko daudela euren senitarteko errepresaliatuak non dauden jakin gabe eta horretarako Aranzadirekin jarri ziren harremanetan eta lan horretan ibili da elkartea 2021az geroztik. Prozesu konplikatua eta  zaila izan da hainbeste urte dituzten hezurretatik DNA ateratzea. Baina zorionez lortu da biktimetako bati izen-abizenak jartzea. 2023ko abenduaren 16ean jaso zituen Pepi Berasategik, Hipolito, bere aita zenaren hezurrak, bere bila 87 urte pasa eta gero.[8]

Kattin Txiki, oroimen historikoaren elkarteak egindako lanak

aldatu

Ikerketa eta zabalkuntza lanetan, lan-ildo ugari jorratu ditu:

Liburuak

aldatu
  • Isiltzen ez den isiltasuna. Lurpetik berreskuratzeko memoria.[9]
  • Isiltzen ez den isiltasuna. Agirien txostena.[10]

Oiartzuarren lekukotasuna jasotzea

aldatu
  • 36ko gerra eta gerraren ondorioei buruzko testigantzak, 18 gizon-emakume oiartzuarraren ahotik.[11]
  • Oiartzungo haur erbesteratuei buruzko 4 gizon-emakumeren testigantzak.[12]

Dokumentalak

aldatu
  • Gau iluna 1936 (2003).[13]
  • Isiltzen ez den isiltasuna (2009).[14]
  • Trabajadoriak (2009).[15][16]
  • Haur erbesteratuak (2021).[17]

Omenaldiak

aldatu
  • 2007ko abuztuaren 29an, omenaldia egin zen Iragorriko kanposantuan, herritarren eta Oiartzungo udal ordezkarien aurrean bertan fusilatu zituztenei.[18]
  • 2008ko uztailaren 28an. 1936ko gerran eta ondorengo urteetan jasandako errepresioa oroitarazi zuten, gudariei egindako Oroimenaren basoa-ren aurkezpen ekitaldian.[19]
  • 2015eko uztzailaren 25ean. Trabajadoriak omendu ziren Trabajadoriak. Frankismoaren gatibuak Oarsoaldean, Kattin Txiki elkarteko azken lanaren aurkezpenarekin.[20]
  • 2019ko uztailaren 27an. 1936ko hautetsi errepresaliatuei.[21][22] (62-67 or.)
  • 2021ean haur erbesteratuei. Udalak ere parte hartu zuen ekitaldi instituzionalean.[23]
  • 2021ko azaroaren 13an, Maria Josefa Sansberro Etxeberria (Maddi) oiartzuarra omentzeko ekitaldi instituzionala Oiartzungo udaletxean.[24]
  • 2023ko abenduaren 1ean. Hipolito Berasategiri omenaldia bere hezurrak familiak jaso ondoren.[25]
  • 2024ko otsailaren 17an. Oiartzungo udalarekin batera, Gurutzeko errepidea egin zituzten trabajadore-esklabuei. Bizitu eta sufritutakoa ahaztu ez dadin berreraiki da bertan egon zen barrakoiaren erreplika, panel informatiboarekin batera.[26] 
  • 2024eko ekainean Aste antifaxistaren barnean Maria Josefa Sansberro Etxeberria (Maddi) oiartzuarrari omenaldia.[27]
 
Iragorriko indusketa.1

Indusketak-erauzketak

aldatu

Kattin txikik egindako ikerketei esker 5 gorpuzkin gehiagoren hezurrak aurkitu ziren Iragorriko kanposantuan. (Lehen indusketak 1960. urtean burutu ziren, eta zortzi gorpuzkin etera zituzten bertatik).[28] [29]

Beste bi indusketa saiakera berri egin ziren biak huts egin bazuten ere. Bata hilerri ondoko milizianoa aurkitzeko eta bestea On Feliz Iturri azpian egindakoa.[30] 

Erakusketak

aldatu
 
Iragorriko indusketa. 2

2009ko abuztuan. 1936-1942 erakusketa. Udal Areto Nagusian Kattin-Txikik eskuartean zuen material guztia ikusgai jarri zuen.[31]

2019ko uztailean. Lur azpitik lur azalera (San Kristobalgo gotorlekua) Oiartzungo udaletxean.[32]

Erreportaiak

aldatu

Bideo bildumak: [33]

  • Aritxulegiko trabajadoriak
  • Beldarrain omenaldia
  • Iragorri kanposantua
  • Luis Ortiz Gursen
  • Oiartzungo kanposantuan
  • Pikoketako fusilaketak
  • Trabajadoriak aurkezpena
  • Udala 1936 Belederra

Panelak errepideetan

aldatu
 
Iragorri.1
 
Iragorri2

Iragorriko kanposatuaren eraiketa

aldatu

Oroimenaren Basoa izeneko memoriala sortu da gorpuzkinak aurkitu ziren eremuan, hausnarketarako gune bat izateko helburuarekin.[34][35]

Hezkuntzari lotutakoak

aldatu

Bi Unitate Didaktiko prestatu dira:[36]

  1. Oroimenaren harra 2. batxilergoko ikasleentzat.
  2. Haur erbesteratuak LH 5-6 eta DBH 1eko ikasleentzat..

Erreferentziak

aldatu
  1. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2011-10-22). «KATTIN TXIKI MEMORIA HISTORIKOA» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  2. «Eragileak - Oiartzungo ondarea» ondarea.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Oiartzungo fusilatuak» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  4. (Ingelesez) «Xanistebanak 2017» issuu (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  5. (Gaztelaniaz) «Oiartzungo fusilatuak» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Monumento funerario Oiartzun (1977) Luís Peña Ganchegui» almale 2009-04-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  7. (Gaztelaniaz) ««Erriari zioten gorrotoz il zinduzten» (Oiartzun)» Ahaztuen Oroimena 1936 2012-11-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  8. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  9. (Ingelesez) «2009 isiltzen ez den isiltasuna lurpetik berreskuratutako memoria» issuu (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  10. (Ingelesez) «ISILTZEN EZ DEN ISILTASUNA AGIRIEN TXOSTENA KATTIN-TXIKI TALDEA 200 ALE» todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  11. (Gaztelaniaz) «Testigantzak» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  12. (Gaztelaniaz) «Haur erbesteratuak» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  13. oiartzungo udala. (2019-07-29). 2003 GAU ILUNA. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  14. oiartzungo udala. (2019-07-29). 2009 ISILTZEN EZ DEN ISILTASUNA. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  15. «Trabajadoriak» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  16. «Historiaz betetako fotogramak» Oarsoaldeko Hitza 2015-07-10 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  17. (Gaztelaniaz) «Dokumentala» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  18. (Gaztelaniaz) «Omenaldia» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  19. «Gudariei egindako Oroimenaren Basoa aurkeztu dute Oiartzunen - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  20. «Euskal Memoria:-Euskal Memoriako blogak» www.euskalmemoria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  21. Kattin Txiki. (2020-09-24). Belderrain Omenaldia. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  22. (Ingelesez) «Oiartzun 2020 urtekaria» issuu (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  23. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  24. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  25. oiartzungo udala. (2023-12-04). Bere memoria historikoa zaintzen duen herria. (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  26. «Esklaboen memoriari, aterpea» Berria 2024-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  27. Erik, Gartzia(e)ko. (2024-05-30). «Aste Antifaxista antolatu dute Oiartzunen» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  28. «Oiartzungo Udala» www.oiartzun.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  29. «Gerra Zibileko desobiratzeak Euskadin» Gogora (Eusko Jaurlaritza): 134..
  30. (Gaztelaniaz) «Indusketa Berriak» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  31. (Gaztelaniaz) «Erakusketa» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  32. Erik, Gartzia(e)ko. (2019-07-09). «Oroimenaren Astea izango da uztaileko azkenaurrekoa» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  33. (Gaztelaniaz) «Erreportaiak» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  34. «Gudariei egindako Oroimenaren Basoa aurkeztu dute Oiartzunen - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  35. «Oroimenaren harra - Eskultura» oroimenarenharra.koldomitxelena.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  36. (Gaztelaniaz) «Hezkuntza» Kattin txiki (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).

Kanpo estekak

aldatu