Heterodoxia
Heterodoxia, (grezieratik: ἕτερος, heteros, "bestea") dogma edo erlijio batekin ez egotearen jokabidea da. Heterodoxia baita taldearen gehiengoak duen iritziarekin edo dotrinarekin bat ez datorrena da ere. Dogma edo statu quo ortodoxia izango litzateke. Hetedoxoa gehiengoaren aurrean heretiko, harrigarri bezala agertzen da eta, sarritan, baztertua izaten da.
Jatorria erlijioan
aldatuKontzeptu honek erlijio monoteistetan hartzen du indarra baina beste erlijioetan ere ematen da, esaterako hinduismoan.
Heterodoxia izendatzeko badira beste terminoak. Heresia erlijioaren inguruan soilik ematen da. Disidentzia, bestetik, politika eta gizarte arloan erabiltzen da.
Heterodoxia politikan
aldatuErlijiotik beste arloetaran igaro dira kontzeptuok. Politikan, adibidez, heterodoxia ideologia nagusiarekin bat ez datozenak izendatzeko erabiltzen da; trotskismoa marxista ortodoxoentzat hetedodoxoa da.
Heterodoxia zientzian
aldatuAntzeko egoera zientzia munduan azter dezakegu. Adibidez, teoria nagusiekin bat ez datozenak heterodoxoak dira. Dena den, ez dira sailkapen finkoak eta denborarekin alda ditzakete: garai batean heterodoxoa zena gaur ortodoxoa izan daiteke eta alderantziz. Garai batean, adibidez, arraza guztiak berdinak ez zirela pentsatzen zen eta aurkako iritzia zutenak heterodoxoak ziren. gaur egun, aldiz, azken horiek dira ortodoxoak.
Bazterketa motak
aldatuGizarte intoleranteetan kontzientzia askatasun gutxiago dago eta ohikoa da jarrera heterodoxoak zigortuak edota baztertuak izatea.Zygmunt Bauman soziologo eta filosofoaren arabera hauek dira horretarako erabiltzen diren estrategiak:
- Estrategia emika: bestearengandik banantzea, gizartetik kanporatzea.
- Estrategia fagika: asimilatzea bestearen ezaugarriak ezabatuz.
- Ikusezintasunaren estrategia: bestea ez dago, ez da esistitzen.