Tafonomia

Organismo bat hiltzen denetik fosil gisa aztertu bitartean gertatutakoak aztertzen dituen paleontologiaren atala

Tafonomia (greziarretik: taphos - lurperatu; nomos legea) izaki bizidunak hiltzean jasaten dituzten prozesuak ikertzen dituen zientzia da. Ivan Efremov Errusiar zientzialariak 1940an proposatu zuen izena eta bertan izakiez gain euren atalak eta bizirik dauden bitartean dituzten prozesuak ere sartzen dira.

Gaur egun oso erabilia da paleontologian eta izakiak bizirik zeuden eremuaren inguruko informazio handia ematen da prozesu tafonomikoetan.

Suntsitze mekanikoa, biologikoa eta kimikoa

aldatu

Fosila izan dadin, jalkinek organismo osoa, haren zati bat edo haren iraganeko jardueran aztarnak gorde behar dituzte. Hondakinak irauten badu, eta fosila eratzen bada, horrek esan nahi du organismo hilen eta haien ingurunearen gainean eragina duten prozesu suntsitzaile askoren parte bat bederen ez dela eraginkorra gertatu. Hiru suntsitze prozesu mota dago:

  • Suntsitze biologikoa: agente patologikoak giro mota guztietan ageri dira. Organismo bat hil eta handik gutxira, beste agente biologiko suntsitzaile batzuk erakartzen ditu, hala nola sarraskijaleak, bakterioak (onddoak), etab., hots, aprobetxa daitekeen guztia desagertzen laguntzen dutenak.
  • Suntsitze mekanikoa: Eskeletoaren edo maskorren hondakinak, adibide batzuk aipatzearren, haustura mekanikoak eta eguratseko agenteen higadurak desegiten ditu. Pentsatzekoa denez, hondar desberdinak suntsitze mekaniko desberdina izaten du eta badira hondar batzuk beste batzuk baino iraunkorragoak direnak —hortzak, esaterako—, izaera horrek erregistro fosilean irauteko probabilitate handiagoa edo txikiagoa dakarrelarik.
  • Suntsitze kimikoa: Fosil gehiago ez izateko beste arrazoietariko bat hondarren suntsitze kimikoa da, eta sortu edo ehortzi zen baino askoz geroagokoa izan daiteke.

Prozesu suntsitzaileak ikusirik, fosilizazioa izan dadin beharrezkoa da hondar organikoak sedimentazio gune batean pilatzea, sedimentazio hori aski lasterra izatea, hondakinak azkar betetzeko eta suntsi ez daitezen, eta jalkin motak ere kontserbazioa ahalbideratuko duena izan beharko du. Azkenik, estratuen tolesdura eta failak bezalako aldaketa geologikoak gorabehera, hondakinek ezagutzeko moduan iraun behar dute.

Logikaren arabera, suntsitze bideak kontuan harturik, aise pentsa dezakegu animalia edo landare guztiek ez dituztela aukera berdinak irauteko eta erregistro fosilaren barne izateko. Zati gogorrak dituzten animaliak errazago kontserbatzen dira, hala nola soinbera maskordunak, koralak, etab. Bestalde, izaki biziak bizi direneko ingurugiro guztiak ez dira berdin lagungarri fosilizaziorako.

Organismo berdinek inguru jakin batean irauten ahal dute, eta beste batean suntsiturik gertatu. Oro har, fosilen kontserbazioa faboratzen duten jalkinen pilaketari begira, itsas mailaz beheragoko ingurunea egokiagoa da itsas mailaz goragokoa baino; arrazoi horregatik, itsas fosilen erregistroa lehorrekoa baino askoz ere handiagoa da. Kontserbazio kasu ezohikoak izan dira bizirik gabeko inguruetan gertatu ezohiko prozesu batzuen ondorioz, hala nola erretxina fosilean (anbar) kontserbatu diren intsektuena, edota putzu bituminosoetan, alkaternaren antzeko gaietan alegia, eroritako animalia askoren kasua.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu