Formula kimikoa elementu kimikoek osatutako konposatu baten (molekula edo kristala izan) errepresentazio konbentzionala da. Taula periodikoan agertzen diren ikurren bitartez molekula bakoitzean dauden elementuak aipatzen dira eta azpi-indize gisa bakoitzaren atomo kopurua agertzen da, unitate elemental bakoitzean dauden proportzioak agertuz.

Alaninaren formula kimikoa

Formula motak

aldatu
  • Formula enpirikoa edo formula minimoa: sustantzia batean dauden atomo kopurua eta euren arteko erlazio minimoa agertzen da. Adibidez 1,2-butadiolarena C2H5O litzateke.

Konposatu kobalenteetan, posiblea balitz, faktore amankomun batez formularen azpiindizeak sinplifikatuz lortzen da. Horrela, glukosaren formula enpirikoa CH2O da, eta horrek zera esan nahi du: karbono atomo bakoitzeko bi hidrogeno atomo daudela eta oxigeno atomo bat. Azpiindizeak beti dira zenbaki osoak eta 1 bada, ez da idazten.

 
magnesio hidruroaren sare ionikoa.

Konposatu ionikoetan, formula enpirikoa da ezagutu ahal dugun bakarra, sare ionikoan mota bakoitzeko ioi-kopuruen arteko proportzioa zehazten duena. Magnesio hidruroan, hidruro ioi bi (bola zuriak, digraman) daude magnesio ioi bakoitzeko (bola berdeak), beraz bere formula enpirikoa hauxe da: MgH2.[1]

  • Formula molekularra: Sustantzia batean dauden atomo kopurua eta euren kopuru zehatza aipatzen du, laburdurarik egin gabe. 1,2-butadiolarena C4H10O2 litzateke.
  • Formula erdigaratua: Kimikan batez ere gehien erabiltzne dena da, lotura batzuk garatuz eta beste batzuk ez. 1,2-butadiol, adibidez, CH3-CH2-CH(OH)-CH2OH da.
  • Formula garatua edo egitura-formula: Molekularen irudikapen bat da, non atomo bakoitza non lotzen den agertzen den, eta zein nolako loturaren bitartez. Adibidez

1,2-butadiolaren kasuan honakoa da:

   H H H H
   | | | |
  H——C——C——C——C——OH
   | | |  \
   H H O-H H

Erreferentziak

aldatu
  1. Química: la ciencia central. Theodore L. Brown, Bruce E. Bursten, Julia R. Burdge. 9. argitalpena. Pearson Educación, 2004. ISBN: 9702604680. 50. or.

Kanpo estekak

aldatu