Kaputxinoak (Errenteriako auzoa)
Kaputxinoeta[1] —normalean Kaputxinoak edo, gaztelaniazkoa erabiliz, Capuchinos izenez ezaguna— Errenteriako auzo maldatsu bat da, dorre moduko etxeez osatutakoa. Bere kokapenagatik, bertako biztanleek lotura handia dute Pasai Antxorekin. Auzo honetan, era berean, Don Bosco eta Cristobal Gamon ikastetxeak daude.
Kaputxinoak | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Errenteria |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′59″N 1°54′31″W / 43.31639°N 1.90861°W |
Auzo honen baitan sartu ohi da Sorginzulo[2] auzoa (izen bereko kalearen inguruan), soilaru askoko etxeek osaturiko auzunea.
Kaputxinoen ondoan ere, eta askotan auzo horren parte gisa hartuta, Bersalles[3] auzoa dago. Inguru horretan Errenteriako hotel bakarra —Berri Versalles izenekoa— dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Herria ezagutzen - Errenteriako Udala[Betiko hautsitako esteka] Kaputxinoeta auzoa
- ↑ Herria ezagutzen - Errenteriako Udala[Betiko hautsitako esteka] Sorginzulo
- ↑ Herria ezagutzen - Errenteriako Udala[Betiko hautsitako esteka] Bersalles
Kanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |