Casto Intza
Casto Intza Arbeo, izengoitiz Jorge de Riezu (Errezu, Deierri, 1894ko uztailaren 1a - Iruñea, 1992ko martxoaren 27a),[1] nafar musikologo, irakasle eta itzultzaile kaputxinoa izan zen. Madrilgo Unibertsitatean Matematikan lizentziaduna, Lekarozko ikastetxean jardun zuen irakasle. Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 1979ko abenduaren 20an.[2]
Casto Intza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errezu, 1894ko uztailaren 1a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1992ko martxoaren 27a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikologoa |
Izengoitia(k) | Jorge de Riezu |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Bizitza
aldatuCasto Intza 1894ko uztailaren 1ean jaio zen Errezun. 1917ko abenduaren 22an egin zen apaiz, 23 urterekin, eta orduan sartu zen Madrilgo Unibertsitatean, Matematika ikastera. Bertan gelakide izan zuen Jose Gonzalo Zulaika (Aita Donostia), eta musikarako zaletasuna jaso zuen harengandik. Ondoren, biak irakasle jardun zuten Lekarozko ikastetxean. 1936ko Gerra Zibila hastean, joera abertzaleengatiko salaketa jaso zuen, eta beste kaputxinoekin batera ihes egin zuen Argentinara, 1952 arte. Lekarozera itzulita, matematika irakasle aritu zen.[3] Aita Donostia hil zenetik, haren obra zaindu, aztertu eta prestatzeko lanaz arduratu zen.[4]
Lanak
aldatuZenbait idazlanen egilea da:[5]
- A Dios por la caridad, en memoria de la madre Teodomira Inza, Buenos Aires. 1944 (110 or.)
- Flor de canciones populares vascas, Buenos Aires, 1948. (356 or.)
- La balada alemana de Mina en el puente del Bidasoa, "Lecároz", 1953. (4 or.)
- Vida, obra y semblanza espiritual del Padre José Antonio de Donostia, capuchino. Iruñea, 1956. (71 or.)
- El príncipe Luis Luciano Bonaparte. Príncipe de Viana aldizkaria, 1958. (149-164 orr.)[6]
- Nafarroa-ko Euskal kantu zaharrak. Lekaroz, 1973
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/1/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=Riezu,Jorgej.i.CastoInzaArbeo
- ↑ Jurgi Errezukoa (Casto Intza). euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «“...porque tengo que hacer un largo viaje”» Diario de Noticias de Navarra 2016-03-27 (Noiz kontsultatua: 2023-04-13).
- ↑ Elizondo, Edurne. Aita Donostiaren ‘Kantutegia’ argitaratu du Eusko Ikaskuntzak. Euskaldunon Egunkaria, 1995ko maiatzak 10, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
- ↑ Arozamena Ayala, Ainhoa. Inza Arbeo. Casto. Auñamendi Entziklopedia [on line] (Noiz kontsultatua: 2023-11-14).
- ↑ Riezu, Jorge de. El principè Luis Luciano Bonaparte. .